285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Dirulaguntzen deialdia, banakako ebaluazioaren bidezkoa, deskontu bonuak erabiliz saltokietan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumoa sustatzeko. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/532283). DDBN (Identifikazioa): 532283.

–Xedea: prozedura aurrera eramatea dirulaguntzak emateko banakako ebaluazioaren bidez, deskontu bonuen sistema bat erabiliz saltokietan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumoa sustatzeko.

Deialdian parte hartzen ahalko dute lehen fasean parte hartzerik izan ez zuten merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimendu guztiek.

Sistemari atxikitzeko, atxikitako establezimenduaren titularrak izan beharko du mikroenpresa, autonomoa edo ETE (enpresa txiki eta ertaina), Lizarran kokaturik egon beharko du, eta ez du izan beharko Lizarrako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuetako Elkarteko kide.

Atxikitako establezimendu onuradunak alta emanda egon beharko du Lizarrako ekonomia-jardueren gaineko zergan, eta ekonomia-jarduera beti gauzatu beharko da Lizarrako udal-mugarteko lokal batean.

Lizarrako bonuak 10 eurokoak izanen dira eta 50 euroko edo gehiagoko erosketetan erabiltzen ahalko dira kanpainari atxikitako saltokietan. Adin nagusikoek erabiltzen ahalko dituzte bonuak, kanpaina hasten denetik 2021eko martxoaren 1era bitarte kontsumitu beharko dituzte, eta kanpainan bezero berak ez ditu inola ere erabiltzen ahalko bi deskontu bonu baino gehiago.

Lizarran, 2020ko azaroaren 9an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2014666