285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Hirigintzako lizentziak emateko eskumenak eskuordetzea

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuela onestea Artazkotz, Asiain, Ibero, Izu, Lizasoain, Oltza eta Ororbiako kontzejuek eginiko eskuordetza, planeamenduaren araberako hirigintzako lizentziak emateko eskumena baliatzeari buruz.

Eskuordetutako eskumena eskuordetza-erabakietan ezarritako moduan baliatuko da, eta jakinaraziko da gauzatuko dela bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 30.2 eta 39.1.c) artikuluetan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 27. artikuluan ezarritako arauekin. Nolanahi ere, errespetatuko dira ezarri diren zuzendaritzako eta egokitasun eta efizientzia kontroleko tekniken aurreikuspenak, eskuordetutako eskumena behar bezala baliatzen dela bermatzeko.

Oltza Zendean, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2014544