285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, “La Venta” eremuko saneamendu kolektorearen eta Cárcar-Andosilla kolektore orokorraren arteko obrak finantzatzeko. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2020ko azaroaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kudeaketako hirigintza-hitzarmena “La Venta” eremuko lurzati, etxebizitza eta negozioen jabeekin, “La Venta” eremuko saneamendu kolektorearen eta Cárcar-Andosilla kolektore orokorraren arteko obrak finantzatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 25. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Carcarren, 2020ko azaroaren 19an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2014079