285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Pizgarri ekonomikoen “BONOCAP”-“minIbonOCAP” kanpaina, Caparrosoko merkataritza, ostalaritza eta enpresak sustatzeko. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/536188). DDBN (Identifikazioa): 536188.

Oinarri osoetara ere sar daiteke Caparrosoko Udalaren webgunean: http://www.caparroso.es/campana-bonos-consumo/.

Xedea.–Bono sistema bat arautzea, Caparrosoko saltokietan eta enpresetan kontsumoa suspertu eta bultzatzeko lagungarritzat, eta sostengua ematea enpresa eta herritarrei COVID-19ak eragindako krisialdi honetan.

Laguntzak.–Bi bonu mota jartzen dira salgai:

–MinIbonOCAP: bonu bakoitzak 5 euroko balioa du, eta 2 euro ordainduta eskuratuko dira.

–BONOCAP: bonu bakoitzak 10 euroko balioa du, eta 5 euro ordainduta eskuratuko dira.

Bonuak erabiliko dira kanpaina honi atxikitako Caparrosoko saltoki edo enpresetan.

Bonuak eskuratzeko epea.–Hilabetea, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laguntzak lortzeko baldintzak eta dokumentazioa.–Deialdian jasotzen direnak.

Deialdia onetsi zen data.–2020ko azaroaren 26ko osoko bilkura.

Caparroson, 2020ko azaroaren 26an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2014648