285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

10/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen 10/2020 aldaketa onestea 2020ko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aldaketa hori Idazkaritzan jarriko da hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak egin ahal ditzaten.

Burlatan, 2020ko azaroaren 30ean.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L2014606