285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2674/2020 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, sistema informatikoetako erdi mailako teknikari lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 1038/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien hemeretzi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2019ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 1582/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17koan.

Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 1942/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioaldiko lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2019ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8koan.

Hautaprobak amaiturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2061/2020 Ebazpenaren bidez, betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu dituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen direnak izenda daitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2020ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 7koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, sistema informatikoetako erdi mailako teknikari lanpostuetan aritzeko: Luis Arrondo Martínez jauna, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako txandatik; Alodia Lecea Compains andrea eta Catalina Fernandez Ballesteros andrea, igoera txandatik; eta Aitor Perez Reclus jauna, Alberto Sánchez Gómez jauna, Mikel Irurita Iraizoz jauna, Pablo Luis Rodríguez Redín jauna, Roberto Orayen Goñi jauna, Jon Legarrea Oteiza jauna, Amaia Valgañón Petrizán andrea, María Elísabe Ugarte Echeverría andrea, Mónica López Rodríguez andrea, Ruben Ortiz García-Herreros jauna, Luis Antonio Tarrafeta Sayas jauna, Paola Ábrego Arana andrea, Iosu Rodríguez Alfaro jauna, Izai Redin Lekunberri jauna, Iñaki Ilundáin Benito jauna eta Patxi Ballesteros Fernández jauna, txanda irekitik.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

Luis Arrondo Martínez jaunari 7477 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena.

Alodia Lecea Compains andreari 912 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentralei atxikia, destinoa Sarrigurenen duena.

Catalina Fernández Ballesteros andreari 953 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Sarrigurenen duena.

Aitor Pérez Reclusa jaunari 927 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Sarrigurenen duena.

Alberto Sánchez Gómez jaunari 863 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Sarrigurenen duena.

Mikel Irurita Iraizoz jaunari 38050 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena.

Pablo Ruiz Rodríguez Redín jaunari 902 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Sarrigurenen duena.

Roberto Orayen Goñi jaunari 65874 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Sarrigurenen duena.

Jon Legarrea Oteiza jaunari 38982 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena.

Amaia Valgañón Petrizán andreari 957 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Sarrigurenen duena.

María Elísabe Ugarte Echeverría andreari 954 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Sarrigurenen duena.

Mónica López Rodríguez andreari 36049 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena.

Ruben Ortiz García-Herreros jaunari 5844 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena.

Luis Antonio Tarrafeta Sayas jaunari 933 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Sarrigurenen duena.

Paola Ábrego Arana andreari 38983 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena.

Iosu Rodríguez Alfaro jaunari 38985 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena.

Izai Redin Lekunberri jaunari 928 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Sarrigurenen duena.

Iñaki Ilundáin Benito jaunari 973 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Sarrigurenen duena.

Patxi Ballesteros Fernández jaunari 930 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Sarrigurenen duena.

3. Xedatzea ezen izendatutako izangaiek, zein den kasua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuan eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietan jabetu beharko dutela lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Prestazio Sozialen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko azaroaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2013497