285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun-azterketa 7. poligonoko 301. lurzatian.
Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, azaroaren 16an emandako 249/2020 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Itzea karrikako 4ko jabeen erkidegoak sustatutako 7. poligonoko 301. lurzatiko (Itzea karrika, 4) xehetasun-azterketa.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean izanen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, alegazioak aurkez ditzaten.

Beran, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2014327