285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Lurraldearen okupazio-estrategiaren eta -ereduaren atariko bertsioa. Hasierako onespena

Altsasuko Udalaren Osoko Bilkurak, azaroaren 26an egindako bilkuran, erabaki zuen jendaurreko informazio-aldi baten mende jartzea Udal plan orokorreko lurraldearen okupaziorako estrategia eta ereduaren atariko bertsioa (EMOT).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.4 artikuluak xedatzen duenari jarraituz, espedientea jendaurrean jarriko da 2 hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, auzotarrek eta pertsona interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

Argitaratzeko beste leku batzuk: Nafarroan argitaratutako egunkarietako iragarkiak, udaletxeko iragarki-taula. Dokumentu osoa www.altsasu.net webgunean ere argitaratu da.

Horren berri ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan eta legezko xedapenak bete ditzan.

Altsasun, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2014546