284. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1966/2020 EBAZPENA, 2020ko azaroaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroa Kutxa Banku Fundazioak kofinantzatutako Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko 3 kontraturen 2021. urterako deialdia onetsi eta gastua baimentzen da.

2020ko abuztuaren 7an, Nafarroako Kutxa Banku Fundazioaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zen, zientzia sustatzeko, doktoretzako hiru ikerketa-proiektu finantzatuz.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordearen Komite, 2020ko irailaren 14an egindako bileran, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko kontratuen 2020. urterako deialdia onestea erabaki zuen.

Ikusirik 103/2019 Errege Dekretua, 2019ko martxoaren 1ekoa, Prestakuntzan dauden Doktoretza Aurreko Ikertzaileen Estatutua onesten duena.

Ikusirik Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena.

Ikusirik Ekonomia Gaietarako Zerbitzuak egin duen txostena.

Ikusirik Unibertsitateko Kontabilitate Atalak egin duen kreditu erreserbaren egiaztagiria.

Ikusirik Ikerketako errektoreordeak Ikertzaileak Prestatzeko Laguntzen Programarako egin duen deialdiaren proposamena.

Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoko aurrekontua betearazteko oinarrietako 18. artikulua.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Nafarroa Kutxa Banku Fundazioak kofinantzatutako Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko kontratuen 2021. urterako deialdia onestea, ebazpen honen eranskinean azaltzen diren oinarriekin bat etorriz. Deialdian esleipen berriko doktoretza aurreko 3 kontratu jasotzen dira, eta kontratu bakoitzak 14 lansari izango ditu. Aurreikusten da 2021eko urtarrilaren 1ean hasiko direla kontratuak.

–Kontratuaren lehen eta bigarren urteetan: 1.160,42 euro.

–Kontratuaren hirugarren urtean: 1.243,31 euro.

–Kontratuaren laugarren urtean: 1.554,13 euro.

Bigarrena.–Deialdi honek sorrarazitako gastua 271.259,88 euro eurokoa izango da gehienez, eta 2021eko, 2022ko, 2023ko eta 2024ko aurrekontuetan xede horretarako aurreikusita dauden partidei egotziko zaie:

–2021:

330867413110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 48.737,64 euro.

330867416000 Gizarte Segurantza 13.107,36 euro.

–2022:

320300013110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 48.737,64 euro.

320300016000 Gizarte Segurantza 13.107,36 euro.

–2023:

330867413110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 52.218,00 euro.

330867416000 Gizarte Segurantza 13.420,68 euro.

–2024:

330867413110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 56.213,98 euro.

330867416000 Gizarte Segurantza 14.302,34 euro.

320300013110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 9.059,42 euro.

320300016000 Gizarte Segurantza 2.355,46 euro.

Hirugarrena.–Laguntzak emateko ebazpenean, beharrezkoak diren aurrekontu doikuntzak egingo dira kontratuak hasi aurretik.

Laugarrena.–Aukera egonen da laguntzen zenbatekoa eta kopurua handiagotzeko, deialdia finantzatzeko aurrekontu handiagoa baldin badago.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Ikerketako errektoreordeari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Irakaskuntza Zerbitzuari, Nafarroa Kutxa Banku Fundazioari, Gizarte Kontseiluari eta Kontu-hartzailetzari jakinaraztea.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitara dadila agintzea. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.

Zazpigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta, bere aurka eta bere oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2020ko azaroaren 18an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO DOKTORETZA AURREKO KONTRATUETARAKO LAGUNTZEN DEIALDIA 2021. URTERAKO (NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAREN KOFINANTZAKETAREKIN)

1966/2020 Ebazpenaren eranskina

Nafarroako Kutxa Banku Fundazioak, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera, interes bera du hainbat zientzia-esparrutan ikerketa- eta ezagutza-sorkuntzaren jarduera sustatzeko, eta, horregatik, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute 2020ko abuztuaren 7an, zientzia sustatzeko, doktoretza-ikerketako hiru proiektu finantzatuz.

2019ko martxoaren 1ean, 103/2019 Errege Dekretuak Ikertzaileen Estatutua onetsi zuen.

Hori guztia kontuan hartuz, doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko 3 laguntzen deialdi hau onestea proposatu du Ikerketa Batzordeak.

1.–Deialdiaren xedea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko eskaera berriko laguntzen deialdia, Nafarroako Kutxa Banku Fundazioak kofinantzatutakoak 2020-2021 ikasturterako, deialdian dauden xedapenek arautuko dute, eta, laguntzak emateko, behar adinako aurrekontua behar da.

Lehen eskaerako 3 laguntza emateko deialdia egin da doktoretza aurreko ikertzaileen prestakuntzarako, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza-tesia egiteko. Doktoretza tesiaren garapeneko gaia ardatz hauetako lerro estrategikoetako baten barruan egon behar da gutxienez:

1. ARDATZA.–Laguntza pertsona zaurgarrienei:

–Arreta desgaitasuna duten pertsonei.

–Arreta arazo sozial berriei.

–Pertsona guztiek edozein baliabide edo zerbitzu erabiltzeko aukera izan dezaten sustatzea.

–Gainbeheran dauden landa-eremuak suspertzeko laguntza.

–Ahaztutako krisi humanitarioak.

2. ARDATZA.–Elkartasuna, parte-hartzea eta elkarbizitza sustatzea:

–Elkarte-sareari laguntza ematea, Nafarroako lurraldearen kohesio-elementu gisa.

–Talentua Nafarroara atxiki eta itzultzeko laguntza.

–Gazteen eta adinekoen parte-hartze soziala sustatzea.

–Bizikidetza eta elkartasun modu berriak esperimentatzea.

–Fundazioaren zerbitzuen erabileraren intentsitatea eta ekitatea hobetzea.

3. ARDATZA.–Ikerketa, hezkuntza, kultura eta ondare artistikoa bultzatzea:

–Arte eta kultura garaikidea Nafarroako lurraldean.

–Nafarroako kultura-ondare material eta materiagabea babestu, zaindu, sustatu eta zabaltzea.

–Kulturaren eragina gizartean, gizartearen eraldaketa kulturaren bidez.

–Publiko kultural berriak.

4. ARDATZA.–Nafarroa Kutxa Fundazioaren kaudimen instituzional, ekonomiko eta teknikoaren bermea:

–Eraldatze digitala.

2.–Baldintzak.

2.1. Izangaiek bete beharrekoak.

Eskatzaileek Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza- programa batean onartuak egon behar dute laguntza eskatzeko epean.

NUPeko doktoretza-programa batean onartuak ez badaude, eskatua izan behar dute NUPeko doktoretza-programa baterako onarpena doktoretza aurreko laguntza horien eskaerak aurkezteko epearen barnean, eta, gainera, baldintza hauetako bat bete beharko dute:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programa batean sartzeko gaitzen duten aurretiazko ikasketak izatea.

Esleipenerako hautatuak izanez gero, eskatzaileek 2020-2021 ikasturterako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza-programa batean matrikula egin dutela egiaztatu beharko dute laguntzen behin betiko esleipena argitaratzen denean ezartzen den epean.

Deialdi honetan ezin izanen dute parte hartu eskaera egiteko epea ixten den egunean doktoretza-tesi bat egiteko bestelako laguntza homologagarriak jaso dituztenek, 12 hilabete edo gehiagoko laguntzak izan badira.

Laguntza homologagarri baten onuraduna izan denari, laguntza 12 hilabete baino gutxiagokoa izan bada, hori baita deialdi honetan jasotako doktoretza aurreko kontratuaren eta bere luzapenen gehieneko iraupena, Zientziaren Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, laguntza horretatik murriztu eginen da kontratatua eduki duten denbora (hilabeteak eta egunak).

Murrizketa hori kalkulatzeko, kontuan hartuko da eskatzailea zenbat denbora egon den kontratatua deialdi honen babesean dagoen doktoretza aurreko kontratua formalizatzen den egunera arte.

2.2. Betekizun gehigarriak.

a) Doktoretza-tesiak 1. puntuan, deialdiaren xedeari buruzkoan, aipatutako lerroetako baten barruan egon behar du.

b) Laguntzaren zuzendaria doktoregaiaren tesiaren zuzendaria izanen da, eta 2020ko katalogoan erroldatutako ikerketa-talde batekoa izan behar du. Halaber, NavarraBiomedeko ikertzaile bat ere izaten ahal da laguntzaren zuzendari, Unibertsitateko langileen baldintza beretan, NUPi edo Navarrabiomedi atxikitako ikerketa-proiektua eta ikastegi horretako ikerketa-talde batekoa izateari dagokionez.

c) Laguntzen zuzendari bakoitzak ezin izanen du ez babestu ez zuzendu deialdi honen babesean emandako esleipen berriko laguntzaren onuradun bat baino gehiago, ezta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren deialdi honetako eta aurreko deialdietako doktoretza aurreko laguntzaren bi onuradun baino gehiago ere.

3.–Laguntzen araubide juridikoa.

3.1. Laguntzen onuradunen eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezartzen direnak izanen dira, eta Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuetan ezartzen den beste edozein (2019ko martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuak onetsitako estatutuak).

3.2. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluan ezarritakoak arautuko ditu doktoretza aurreko kontratuak.

3.3. Kontratatuari bere zuzendariak duen ikerketa-talde bera esleituko zaio, eta bere zuzendaria atxikia dagoen sail eta/edo institutu berari atxikita geratuko da. Zuzendaria Navarrabiomedekoa izanez gero, Navarrabiomedeko taldea esleituko zaio, eta bere tesiaren tutorea atxikia dagoen NUPeko sailari atxikia geldituko da.

3.4. Deialdi honetan jasotzen diren laguntzek ez dute inolaz ere konpromisorik ezartzen onuradunak gerora Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan sartzeko.

3.5. Deialdi honen babesean laguntza bat jasotzea bateraezina da funts publiko edo pribatuekin finantzaturiko beste laguntza edo beka batzuekin, bai eta laguntzaren onuradunari kontratu edo estatutu lotura ekartzen dioten soldata edo lansariekin ere. Nolanahi ere, badira salbuespen batzuk, betiere Ikerketako errektoreordeak horretarako baimena ematen badu:

–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa- edo irakaskuntza-lanetatik datozen ordainsariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriekin ere: I+G proiektuetako parte-hartze baimenduak, eta 2001eko abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aplikatuz egindako kontratuak (2007ko apirilaren 14ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen aipatu legea).

–Ikertzaileen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzeko laguntza osagarriak.

–Ikerketako errektoreordearen arabera emandako laguntzaren xedea garatzeari traba egiten ez dioten jarduerengatik noizean behin jasotako laguntzak.

4.–Eskaeren aurkezpena.

Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea/Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, autonomia-erkidegoetako administrazioetako erregistroetan, administrazio lokala osatzen duten erakundeetako erregistroetan, posta-bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan. Eskaera posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta-zerbitzuko langileak data eta zigilua jar ditzan ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, deialdia NAOn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Oro har, eskatzen diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

5.–Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa.

a) Inprimaki normalizatua, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren prozeduren katalogotik jaisten ahalko dena.

Doktoretza-tesiaren ildo estrategikoak zehaztuko dira inprimakian.

Eskaera bete eta gero, izenpeturiko ale bat aurkeztu beharko da Erregistro Orokorrean, kasu bakoitzean eskatzen diren dokumentuekin batera. Eskaera inprimaki honetan jasotzen den laguntzari zuzendariak emandako oniritziak esan nahi du izenpetzailea tutoretzat onartzen dela, Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuak eta Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak ezartzen dituzten ondorioetarako, eta deialdi honetan ezarritako oinarriak onartzen direla.

b) Merezimenduen zerrendaren laburpen inprimakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren prozeduren katalogotik jaisten ahalko dena.

Alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztuko dira inprimaki horrekin batera. Agiriz egiaztatutako merezimenduak balioetsiko dira bakarrik. Merezimenduak aurkeztu eta frogatzea ez denez baldintza baztertzailea deialdian, eskatzaileak ez badu dokumentazio hori aurkezten, Unibertsitateak ez ditu merezimendu horiek balioetsiko eta ez du eskatuko haiek egiaztatzea.

Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena eskuordetua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio Zenbakiaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Izandako kalifikazioak eta horiek zein egunetan eman ziren adierazten duen ikasketa-ziurtagiriaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

e) Bere ikasketen promozioko batez besteko notaren ziurtagiria. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

f) Doktoretza-ikasketak egiteko sarbidea ematen duen tituluaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

Deialdi honen oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egongo, baina zirkunstantzia hori idatzita jasotzeko eskatu beharko dute idazki batean. Idazki horretan identifikatu behar dute zein dokumentu den eta zein egunetan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen.

Atzerriko ikastegiek ematen dituzten kalifikazioen egiaztagirietan, dagokion ebaluazio sistemaren barruan kalifikaziorik handiena eta txikiena zein izan diren agertuko da, baita gainditzeko gutxieneko kalifikazioa zein den ere.

Eskatzaileek ikasketak atzerrian egin badituzte, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak egindako noten baliokidetasuna aurkeztu beharko dute gainera. Baliokidetasun hori hemen eska daiteke:

http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano/catalogo/gestion-titulos/estudios-universitarios/titulos-extranjeros/equivalencia-notas-medias.html

Ziurtagiri horiek ez badira aipatutako edukiarekin eta adierazitako epean aurkezten, kalifikazioak ez dira kontuan hartuko. 0 punturekin baloratuko dira.

g) Zuzendariaren merezimenduak Ikerketa Zerbitzuak baloratuko ditu, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Navarrabiomedek ikerketa kudeatzeko duten datu-basean jasotakoaren arabera, deialdi honen II. Eranskineko baremoan zehaztutakoarekin bat.

Agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.

Merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako itzulpen soila erantsi beharko da, eta Ikerketa Batzordearen esku utziko da zinpeko itzulpena eskatzea, beharrezkoa izanez gero.

6.–Izangaien hautaketa.

6.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeko Batzorde Iraunkorrak hautatuko ditu izangaiak, Nafarroa Kutxa Banku Fundazioak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak sinatutako Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeari entzun eta gero, irizpide hauei jarraikiz:

a) Izangaiak doktoretza-programan sartzeko aurkeztu duen titulazioaren espedientearen batezbestekoa: 5 puntu

Batez besteko nota ponderatua honela kalkulatuko da:

Nota ponderatua =

IN + 5 + DN

2

Non IN ikaslearen batez besteko nota den eta DN, berriz, INaren desbideratze normalizatua promozioaren batez besteko notarekiko (NT). Izangai bakoitzaren DNaren balioa lortzeko, bere IN-NT desbideratzea zati bere arloan onartutako izangaien IN-NT desbideratzerik altuena (Dmax) bider 5 egin behar da, hots: DN=5(IN-NT)/Dmax.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek ez dute aurkeztu beharko informazio hau, Laguntza Akademikorako eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuak emanen baitu. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle guztiei aplikatuko zaie ezarri den ponderazio formula.

Beste unibertsitate batzuetatik datozen ikasleen kasuan, haien ardura izanen da behar den dokumentazioa aurkeztea aipatutako ponderazio formula aplikatzeko. Promozioko batez besteko notaren (NT) ziurtagiririk aurkezten ez duten eskatzaileei deialdi honetako gainerako izangaiei aplikatutako notarik altuena aplikatuko zaie promozioko batez besteko nota gisa.

Masterreko ikasketen kasuan, doktoretza-programan sartzeko erabiltzen den masterraren eta master horren aurreko ikasketen batezbesteko ponderatua kalkulatuko da, titulazio bakoitzari dagozkion kredituen arabera.

Aurreko batezbestekoa kalkulatu eta gero, espediente guztiak normalizatuko dira, eta 5 puntu emango zaizkio espediente onenari, eta gainerakoak normalizazio faktore berarekin biderkatuko dira.

b) Izangaiaren merezimenduak 0,5 puntu gehienez:

–Ikerketa 0,3.

–Ikastaroak 0,1.

–Mugikortasuna 0,1.

–Deialdiaren I. eranskinak ezartzen duenaren arabera.

c) Zuzendariaren balioespena 2 puntu gehienez.

6.2. Laguntza eskatzeko inprimakian doktoretzako ikasketetara zein titulazioren bidez sartzen den adieraziko da, eta titulazio horren arabera kalkulatuko da ikasketa-espedientearen batezbestekoa. Master baten bidez sartzen bada, masterra egin baino lehenagoko unibertsitate titulazioa ere hartuko da kontuan.

Ikasketa-espedientearen batez besteko nota 0tik 10era bitarteko eskalan kalkulatuko da, kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema arautzen duen 2003ko irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuaren 5. artikuluak ezartzen duenaren arabera.

∑ (irakasgaiaren kreditu kopurua × nota)

Titulazioaren kreditu kopurua guztira

1044/2003 Errege Dekretua ere aplikatuko da, 2003ko abuztuaren 1ekoa, Unibertsitateek tituluaren Europako gehigarria emateko prozedura ezartzen duena.

Baliokideturiko irakasgaiei edo kredituei “nahikoa” kalifikazioa emanen zaie, egokitutako irakasgai edo kredituei jatorrizko kalifikazioa emanen zaie, eta, kalifikaziorik gabeko kredituak aitortuta edukiz gero, hori ez da kontuan hartuko batez besteko nota kalkulatzean.

Espedientean kalifikazio kualitatiboa baizik jaso ez bada, baliokidetasun hau aplikatuko zaio:

–Ohorezko matrikula 10.

–Bikain 9,25.

–Oso ongi 7,75.

–Nahikoa 5,75.

6.3. Eskatzaileek beren ikasketa-espedientearen batez besteko nota adierazi behar dute, beren jatorrizko erakundeak informazio hori ez badu espedientean sartzen. Kalkuluan akats esanguratsuren bat detektatuz gero, hura egiaztatzeko edo argitzeko eskatuko zaie. Garaiz eta forman egiaztatzen ez bada, laguntza ukatzeko arrazoi nahikoa izan daiteke.

7.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea amaituta, gehienez ere hilabeteko epean, tramitera onartutako eta eskatutako laguntzarako ezarritako eskakizunen bat ez egiaztatzeagatik edo eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda onetsiko da, Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da. Ebazpen horretan 5 egun balioduneko epea emanen zaie eskatzaileei, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hautemandako akatsak zuzendu edo erreklamazioa aurkez dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ez da tramitera onartuko.

7.2. Ikerketa Batzordeak aurkeztutako erreklamazioak ebatziko ditu, eta Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio tramitera onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko proposamena.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko da. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da, eta, bere aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.3. Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena argitaratzen denetik gehienez ere bi hilabeteko epean, Ikerketa Batzordeak proposatuta eta Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, puntuazioak eta laguntzen behin-behineko esleipen proposamena onartuko dira. Ebazpena Unibertsitatearen webgunean argitaratuko da, eta, bertan, gehienez ere 5 egun balioduneko epea emanen zaie interesdunei erreklamazioak aurkezteko, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.4. Ikerketa Batzordeak erreklamazioak ebatziko ditu, eta puntuazioak eta behin betiko esleipen proposamenak onetsiko ditu, eta behar den proposamena bidaliko dio Ikerketako errektoreordeari.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, deialdi honetako laguntzen behin betiko puntuazioak eta esleipenak onetsiko dira. Ebazpen hori Unibertsitatearen webgunean argitaratuko da, eta, bere aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.5. Argitaratzeko webgunea: Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoa

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa

Webgunean argitaratzea da Unibertsitateak onarturiko publizitate tresna bakarra. Hala ere, interesdunei posta elektronikoz jakinarazten ahalko zaie, modu osagarrian eta ez-ofizialean.

8.–Doktoretza aurreko kontratuaren helburua eta baldintzak.

8.1. Laguntzaren xedea doktoretza aurreko kontratu bat gauzatzea izanen da, doktoretza-tesi bat egiteko. Ezin izanen da kontratua sinatu tesia gordailutu edo defendatu duten eskatzaileekin, eta, horrenbestez, deialdi honetatik kanpo uztea edo, hala badagokio, laguntza ukatzea ekarriko du horrek.

8.2. Kontratuaren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza-programa batean onartuak izateko aukera ematen dien titulua dutenek ikerketa-lanak egitea proiektu espezifiko eta berritzaile baten barnean. Kontratudun horiek prestakuntzan dauden doktoretza aurreko ikertzaileak izanen dira.

Prestakuntzan dagoen doktoretza aurreko ikertzaileak, langilea den aldetik, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, lana ematen duena den aldetik, gauzatuko dute kontratua. Kontratuari doktoretza-programan onartu dutela adierazten duen agiria erantsiko zaio, programaren arduradunak emana, edo doktoretzako edo graduondoko eskolak, hala badagokio. Kontratuek eta luzapenek lau urte iraunen dute gehienez.

Kontratua lanaldi osokoa izanen da, eta, hasiera batean, lau urteko iraupena izanen du gehienez. Beharrezkoa izanen da urtero doktoretza-programako Irakaskuntza Batzordeak aldeko txostena egitea, edo, bestela, doktoretza-eskolak, ikertzaileak programan irauten duen bitartean. Hiru urteko iraupen hori laburragoa izanen da aurretik doktoretza aurreko laguntza paretsuko bat izan duten onuradunen kasuan, baldin eta laguntza hori kontratatuak egon diren bitartean jaso baldin badute. Doktoretza-tesia eta doktoretza-programako matrikula arduraldi osokoak izanen dira.

Laugarren urtea hasi baino lehen beren doktoretza-tesia nazioarteko aipamenarekin defenditu duten kontratatuek zilegi izango dute Doktoretza Ondoko Orientazio Aldirako lan kontratua egin diezaietela eskatzea, Unibertsitatearen Erregistro Orokorrean aurkeztutako eskabidearen bidez, doktoretza-tesia defendatu eta onartu ondoko bost egun baliodunetan. Kontratu hori arautzeko, 9. oinarrian xedatutakoa hartuko da kontuan.

8.3. Laguntza emateko aldia honako kasu hauetan amaituko da:

–Dagokion laguntza emateko gehieneko epea betetzen denean, luzapen guztiak barne.

–Doktoretza-programan egoteko aldia bukatzen denean edo doktoretza-programan matrikulatuta ez egotean.

Doktoregaiak doktoretza-programako Irakaskuntza Batzordearen aurkako txostena jasotzen duenean.

–Doktoregaiak doktoretza-tesia defendatzen duenean.

–Urteko jarraipen-txostenaren aurkako ebaluazioaren bidez.

–Doktoretza-tesiaren gaia deialdi honetako 1. puntuan zehaztutako ildo estrategikoetatik aldentzen bada.

8.4. Doktoretza aurreko kontratuak 4 urteko iraupena du gehienez ere, eta bitarte horretan laguntzen zenbatekoak ez du gaindituko 2019ko martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa.

–Kontratuaren lehen eta bigarren urteetan: 1.160,42 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren hirugarren urtean: 1.243,31 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren laugarren urtean: 1.554,3 euro gordineko 14 lansari.

Hileroko kopuru horretatik nahitaezko kotizazioari dagokion kuota kenduko da, eta Unibertsitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak, lege indardunetan ezarritako moduan.

8.5. Lansarietan egon litezkeen aldaketak errektorearen ebazpen baten bidez onetsi beharko dira.

9.–Doktoretza Ondoko Orientazio Aldirako kontratuaren baldintzak.

9.1. Doktoretza Ondoko Orientazio Aldirako kontratuak arduraldi osoko behin-behineko lan kontratuak izanen dira, urtebeteko iraupena izanen dute gehienez eta ezinen dira luzatu. Laguntza hori aurrekontuak ezarritako mugen arabera emanen da, betiere aldi horretarako lan programa bat eta eginen diren jarduerak aurkezten badira eta doktore titulua emateko tasak ordaindu badira.

Doktoretza Ondoko Orientazio Aldirako kontratatuek aukera izanen dute sail bateko irakasle lanetan aritzeko, urtean 80 orduz gehienez, betiere laguntzaren zuzendaria eta sailaren zuzendaria ados badaude.

9.2. Doktoretza Ondoko Orientazio Aldirako doktoretza ondoko kontratuen urteko zuzkidura 1.600 euroko 14 lansari izanen da. Hileroko kopuru horretatik onuradunek kotizatu behar duten kuota kenduko da, eta Unibertsitateak Gizarte Segurantzako dagozkion enpresa-kuotak bere gain hartuko ditu, lege indardunetan ezarritako moduan.

9.3. Lansarietan egon litezkeen aldaketak errektorearen ebazpen baten bidez onetsi beharko dira.

10.–Onuradunen betebeharrak.

10.1. Onuradunak laguntza onartzeak deialdi honetan ezarritako arauak onartzea dakar berekin, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzen jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

10.2. Onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Laguntzaren helburuko ikerketa-lana egiteko xedez, laguntza emateko ebazpenean edo kontratuan adierazten den egunean bertan sartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta, orduan sartzen ez badira, laguntzari uko egiten diotela ulertuko da. Halaber, laguntzari uko egiten zaiola ulertuko da Giza Baliabideen Zerbitzutik kontratua sinatzeko jakinarazpena jaso eta 5 eguneko epean sinatzen ez bada.

Ikerketako errektoreordeak, interesdunak eskatuta, laguntzaren zuzendariaren oniritziarekin, sarrera atzeratzeko baimena ematen ahal du, horretarako larritasun handiko arrazoiak daudenean. Bateraezintasun egoerak ez dira ezinbesteko kausatzat jotzen lanean hasteko eguna atzeratzeko.

b) Esleituriko ikerketa-taldean beren lana aprobetxamenduz egitea.

c) Laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu dituzten informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzea, laguntzaren zuzendariaren baimenik ez badute.

d) Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari igortzea egindako lanari buruz eskatzen dizkioten txostenak, laguntzaren zuzendariak eta lana burutzen ari den ikerketa-taldeko arduradunak ontzat emanak.

e) Urtero, urte bakoitza bukatu eta hurrengo hilabetean, egindako lanaren txostena eta lan bizitzaren ziurtagiri eguneratua aurkeztea.

f) Doktoretza-programako Irakaskuntza Batzordearen urteroko aldeko txostena edukitzea. Ebaluazioa aldekoa ez bada, kontratua deuseztatu eginen da, 15 egun lehenago jakinarazita.

g) Laguntzak irauten duen aldian egiten diren argitalpen guztietan eta ikerketa-jardueretatik eratorritako beste emaitza guztietan agerraraztea Nafarroako Unibertsitate Publikokoak direla eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroa Kutxa Banku Fundazioak finantzatu dituela.

h) Laguntzaren aldia behin betiko bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztu beharko da, laguntzaren zuzendariak ontzat emana eta lan bizitzaren ziurtagiriarekin batera. Tesiaren defentsa eta onarpena egiaztatzeak azken txostena ordezkatuko du.

i) Doktoretza-tesia defendatzea eta gainditzea gehienez ere doktoretza aurreko kontratua hasten den egunetik hiru urteko epean.

Ikerketako errektoreordeak betebehar hori betetzeko epea luzatuko du, interesdunak aurretiaz eskaera arrazoitua aurkezten badu, laguntzaren zuzendariak ontzat emana eta NADOEren aldeko txostenarekin.

10.3. Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak, bestalde, emandako laguntza ukatzea eta baliogabetzea ekarriko du, eta bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzuli behar izatea, hala badagokio, dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duen 2005eko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

10.4. Erdietsitako laguntzari uko egiten diotenek laguntzaren zuzendariaren sinadura daukan idazkia aurkeztuko dute Unibertsitateko erregistroan, Ikerketako errektoreordeari zuzenduta eta laguntzaren zuzendariak sinatuta, eta, bertan, horretarako arrazoiak eman. Laguntzari uko egiteko eskaerak ondorio-eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu behar dira beranduenez.

Deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dituzte kontratua hasi eta hurrengo 3 hilabeteetan gertatzen diren bajak eta uko egiteak, laguntzak emateko behin betiko ebazpenean onetsitako balorazioan ezarritako ordenaren arabera betiere.

10.5. Laguntza hauen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari lagatzen dizkiote laguntzaren helburu den ikerketa-jardueraren ondorioz sortzen diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak laguntzen onuradunei egile eskubideak aitortuko dizkie, lortzen lagundu duten emaitzen gainekoak, Unibertsitateko kontratupeko ikertzaileei edo ikertzaile funtzionarioei dagozkien baldintza berdinetan betiere.

11.–Onura sozialak.

Sinatutako kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak edukiko dituzte laguntzen onuradunek.

12.–Laguntzen etendura.

Laguntza hauen onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, deialdian azaltzen den moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen Testu Bateratua onesten duen 1994ko ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretuan ezarritakoekin bat, haien sorburu diren gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikatzekoak diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko zaio.

Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21 c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako egoeretan eten eginen da kontratuaren denboraren konputua: arrisku handiko haurdunaldia, amatasuna, adopzioa edo harrera, arriskua bularra ematean, aitatasuna eta aldi baterako ezgaitasuna bi hilabetez jarraian. Kasu horietan, kontratua luzatzeko eskatzen ahalko da, kontratuaren konputua eteteko arrazoiak iraun duen denboran. Luzapen hori egiteko beharrezkoa izanen da behar besteko aurrekontua egotea. Eskaera Unibertsitateko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, kontratua amaitu baino bi hilabete lehenago gutxienez.

13.–Irakaslanetako lankidetzak.

13.1. Laguntza hauen onuradunek zilegi dute baimena eskatzea Unibertsitateko sail batean prestakuntzarako xedez irakaskuntza-lanetan laguntzeko, betiere laguntzaren zuzendaria eta ukitutako saileko zuzendaria ados badaude. Urtean gehienez ere 60 ordu hartzen ahal ditu lankidetza horrek, eta gehienez ere 180 ordu kontratuak gehienez irauten ahal duen lau urteetan.

13.2. 2018ko maiatzaren 30eko Gobernu Kontseiluak onetsitako prozeduraren arabera eskatuko da baimena, eta behar den inprimaki normalizatua aurkeztuko da Laguntza Administratiborako Unitatean, aipatu prozeduran ezarritakoaren arabera.

14.–Datuen babesa.

Parte-hartzaileek deialdi honetan ematen dituzten datu pertsonalak arau hauen arabera tratatuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduaren gaietan pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Tratamendu honen xedea ikerketaren kudeaketa administratiboa da, eta bere oinarri juridikoa, botere publikoa baliatzea eta interes publikoa betetzea, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduko 6.1.e) artikuluaren arabera. Zehazki, xedea ikertzaile gazteak prestatzea da, urtero ikertzaileak prestatzeko laguntzen deialdia eginez prestakuntzan dauden ikertzaileen lana sustatzeko.

Tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da, eta interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere, delegado.protecciondatos@unavarra.es helbideaz baliatuz, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoko 11. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritakoaren arabera.

NUPek identifikazio- eta harreman-datuak, sinadura, merezimenduen zerrenda eta titulazioari, kalifikazio akademikoari, curriculumari eta ikerketa-jarduerari buruzko datuak tratatuko ditu. Era berean, aurreikusten da esleitutako laguntzak eta onuradun esleipendunak NUPen webgunean argitaratuko direla. Azkenik, bankuko datuak ere tratatuko dira onuradunei ordainketak egiteko.

15.–Argitalpena.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan ere.

16.–Errekurtsoak.

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA

Eskatzailearen merezimenduen baremoa

–Izangaiaren merezimenduak: 0,5 puntu gehienez ere:

Ikerketa-jarduera

0,3

Ikastaroak

0,1

Mugikortasuna

0,1

–Ikerketa-jarduera:

IKERKETA-JARDUERAREN KATEGORIAK

Argitalpenak

0,3

Biltzarrak

0,2

Proiektuetan parte hartzea

0,2

EKARPENA

PUNTUAK

MAILA

1

Nazioarteko aldizkarietako artikuluak.

1,6

Argitalpenak

Gehieneko normalizatua

0,3

2

Nazioarteko liburuak, osorik.

1,6

3

Liburu nazionalak, osorik, edo nazioarteko liburuetako kapituluak.

0,8

4

Nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioarteko liburuetako kapituluak.

0,4

5

Beste argitalpen batzuk.

0,2

6

Komunikazioak edo posterrak nazioarteko biltzarretan.

0,5

Biltzarrak

Gehieneko normalizatua 0,2

7

Nazioko biltzarretako komunikazioak edo posterrak.

0,3

8

Europako Batasuneko proiektuetan parte hartzea.

1

Proiektuak

Gehieneko normalizatua 0,2

9

Plan Nazionaleko edo asimilatuetako proiektuetan parte hartzea.

0,75

10

Esparru autonomikoko proiektuetan parte hartzea.

0,5

11

LOUren 83. artikuluak aipatzen dituen kontratuetan parte hartzea.

0,1

12

Ikastaroak

Gehieneko puntuazioa 0,1

13

Mugikortasuna

Puntuazioa, gehienez ere 0,1

–Argitalpenak eta komunikazioak: onartu direla edo argitaratu direla egiaztatzea. Biltzarretako akta liburuak ez dira argitalpen gisa puntuatuko, nahiz eta ISBNa eduki.

Biltzarretara joatea baina bertan parte ez hartzea ikastaroen atalean hartuko da kontuan.

–Proiektuak: beharrezkoa da eskatzailea ofizialki proiektuaren ikerketa-taldekoa dela egiaztatzea, proiektuaren erakunde arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez bada; kasu horretan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko. Ez dira baliozkoak izanen proiektuaren ikertzaile arduradunak emandako ziurtagiriak.

–Kontratuak: LOUren 83. artikuluaren arabera egindako kontratuetarako atxikipenak baloratuko dira soilik, betiere taldekide gisa agertzen badira kontratuaren testuan edo beka edo lan kontratu bat izan baldin badute.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezin izanen da merezimendu bera bi ataletan aurkeztu.

Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak.

Kasu guztietan, onetsitako edo argitaratutako ekarpenak hartuko dira aintzat. Proiektu, ikastaro eta abarretako parte-hartzea behar bezala dokumentatu behar da.

Eskaera epean agiriz egiaztatutako merezimenduak bakarrik baloratuko dira.

Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena eskuordetua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.

–Ikerketa-jarduera, 0,3 puntu gehienez. Hauek hartuko dira kontuan: biltzarretako argitalpenak, komunikazioak edo posterrak, eta finantzaturiko ikerketa-proiektuetako parte-hartzea. Ekarpen bakoitza honela baloratuko da: nazioarteko aldizkarietako artikuluak, 1,6 puntu; nazioarteko liburuak osorik, 1,6 puntu; nazioko liburuak osorik, 0,8 puntu; nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak, 0,4 puntu; beste argitalpen batzuk, 0,2 puntu; nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,5 puntu; nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,3 puntu; Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea, 1 puntu; Plan Nazionaleko proiektuetan edo parekatuetan parte hartzea, 0,75 puntu; esparru autonomikoko proiektuetan parte hartzea, 0,5 puntu; esparru autonomikoko proiektuetan parte hartzea, 0,5 puntu; LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea, 0,1 puntu. Argitalpenen atalean hobekien balioesten den eskatzaileari 0,3 puntu emango zaizkio, 0,2 biltzarren atalean hobekien balioesten denari, eta 0,2 proiektuen parte hartzeagatiko atalean hobekien balioesten denari. Azkenik, ekarpen mota bakoitzari dagozkion balio partzialak batuko dira.

–Ikerketarako interesekoak diren prestakuntzako zenbait ikastaro: 0,1 puntu gehienez.

• 0,01 puntu, ikastaroko 10 orduko.

• Egiaztatzen diren ikastaroak baloratuko dira, 100 ordu gehienez, eta jardunaldi eta biltzarretara joatea barne. Jardunaldi eta biltzarretako egun bakoitzeko, 5 ordu zenbatuko dira. Zehazten ez bada, 10 ordu baloratuko dira.

–Mugikortasuna: 10 hilabeteko egonaldia zenbatuko da gehienez jatorrizko erakundea ez den beste batean egindako egonaldiagatik (egonaldia Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin duten ikasleei ere zenbatuko zaie). 0,01 puntu emanen dira egonaldiaren hilabete bakoitzeko. Puntuazioa gehienez: 0,1 puntu.

II. ERANSKINA

Zuzendariaren merezimenduen baremoa

2015etik 2019ra bitarteko merezimenduak baloratuko dira, biak barne.

KATEGORIAK

Gidatutako tesiak

Gehieneko normalizatua 10 puntu.

Kudeaketa akademikoa

Gehieneko normalizatua 15 puntu.

Argitalpenak.

Gehieneko normalizatua 37,5 puntu.

Ikerketa proiektuak

Gehieneko normalizatua 37,5 puntu.

Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezin izanen da merezimendu bera bi ataletan aurkeztu.

–Gidatutako tesiak: 1 puntu gidatu eta defendatutako tesi bakoitzeko, eta 0,5 puntu beste batzuekin batera gidatu eta defendatutako tesi bakoitzeko.

–Kudeaketa akademikoa:

• 1 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, lagun bakarreko kargu hauetako bakoitzagatik: errektorea, errektoreordea, dekanoa, eskolako zuzendaria, idazkari nagusia, saileko zuzendaria.

• 0,5 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, lagun bakarreko kargu hauetako bakoitzagatik: arloko zuzendaria, ikerketa-institutuko zuzendaria, saileko zuzendariordea, saileko, eskolako edo fakultateko idazkaria, eskolako edo fakultateko zuzendariordea, NADOEko zuzendaria.

–Argitalpenak:

• 1 puntu JCRko (Q1 edo Q2) argitalpenagatik, Gizarte Zientzietako nazioarteko aldizkari espezializatuetan, monografia juridikoa, liburua entzute handiko argitaletxe batean.

  • JCRko argitalpena: eragin-faktorea kontsultatzeko FECYTen tresna erabiliko da.
  • Gizarte Zientzietako nazioarteko aldizkaria espezializatuak: Dialneten A sailkapena dutenak (aldizkari zientifikoen sailkapen integratua) edo CARHUSen A edo B sailkapena dutenak.
  • Monografia juridikoa, CNEAIk ezarritako irizpideak betez.
  • Izen handiko argitaletxea:
  • Giza eta Gizarte Zientziak: SPI rankingak (http://ilia.cchs.csic.es/SPI/index.html). Nazioarteko sailkapeneko lehenbiziko 10ak eta nazionaleko lehenbiziko 7ak dagozkion arlo edo diziplinetarako (16).
  • Ingeniaritza eta Teknologia eta Zientziak: Bipublishers rankinga (http://bipublishers.es). Lehenbiziko 10en zerrenda dagozkion diziplinetarako (ingeniaritza eta teknologiako 4 eta zientzietako 12). PBK adierazlearen arabera ordenatutako rankingak.

• 0,5 puntu JCRko (Q3 edo Q4) argitalpenagatik, eragin-adierazlea duten Gizarte Zientzietako aldizkari nazionaletan, datu-base ezagunetan (CINDOC, INREC, DIRSEC,...) jasotako aldizkari nazionaletan, liburuetako kapituluak entzute handiko argitaletxe batean, eragin-adierazlerik ez duten Ekonomia eta Enpresa Zientzietako nazioarteko aldizkarietan.

  • JCRko argitalpena: eragin-faktorea kontsultatzeko FECYTen tresna erabiliko da.
  • Eragin-adierazlea duten Gizarte Zientzietako aldizkari nazionalak: Dialneten B sailkapena dutenak (aldizkari zientifikoen sailkapen integratua) edo Latindexen jasota dauden eta baldintza hauek betetzen dituztenak: 14. Argitalpen kontseiluko kideak, kanpoko 21 ebaluatzaile eta 23 argitalpen irekiera.
  • Izen handiko argitaletxeetako liburuetako kapituluak: liburuetarako irizpide berberak.
  • Eragin-adierazlerik ez duten Ekonomia eta Enpresa Zientzietako nazioarteko aldizkariak: Ekonomia eta Enpresa Zientzietako atzerriko aldizkariak (Espainiatik kanpokoak).

• 0,2 puntu gainerako argitalpen zientifikoengatik. Atal honetan ez dira puntuatuko biltzarretako akta liburuetan egindako argitalpenak.

–Ikerketa-proiektuak:

• 1 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, Esparru Programako proiektuan (EB) INa izanez gero.

• 0,75 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, NUPeko Esparru Programan (EB) proiektuko ikertzailea izanez gero.

• 0,85 puntu eskaera bakoitzeko, Esparru Programako Proiektuko (EB) NUPeko INa izanez gero.

• 0,85 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, Europako beste proiektu batzuetan INa izanez gero.

• 0,6 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, NUPeko beste europar proiektu batzuetan ikertzailea izanez gero.

• 0,8 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, proiektu nazionaleko ikertzailea izanez gero.

• 0,5 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, Proiektu Nazionaleko NUPeko ikertzailea izanez gero.

• 0,4 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, NUPeko Ikertzaile Gazteentzako proiektuetako INa izanez gero.

• 0,4 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, beste proiektu batzuk IN gisa (eskualdekoak) edo 83. artikuluko kontratuak (sinatutako kontratuan jasotako iraupena hartuko da kontuan).

• 0,2 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, beste proiektu batzuetan ikertzailea izanez gero (eskualdekoak).

• 0,2 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, NUPetik kanpoko proiektu nazionaletan edo europarretan ikertzailea izanez gero.

Azkenik, atal bakoitzean lortutako puntuazioak batu eta 2 puntuan normalizatuko dira.

Iragarkiaren kodea: F2014206