283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Akats zuzenketa, Udaltzaingoan udaltzain-agente izateko
4 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian

Akats materiala atzemanik Zizur Nagusiko Udaltzaingoan udaltzain-agente izateko 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, zehazki, IV. eranskinaren 4. apartatuaren idazketan –Erresistentzia-proba (Course Navette-ren testa)–, deialdia 2020ko 271. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, azaroaren 19an.

Kontuan harturik Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluak administrazio publikoei ematen dien ahalmena, haren arabera administrazio publikoek edozein unetan zuzendu baititzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak, aho batez, honako hau erabakitzen da:

1.–Emakumeen tarteen taulan dagoen akatsa zuzentzea eta “8,0 baino gutxiago” dioen lekuan, “9,0 baino gutxiago” jartzea, Zizur Nagusiko Udaltzaingoan udaltzain-agente izateko 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren IV. eranskinaren 4. apartatuan –Erresistentzia-proba (Course Navette-ren testa)–.

2.–Akats zuzenketa aurkez dadila agintzea, iragarki bidez Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emateko.

Zizur Nagusian, 2020ko azaroaren 23an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2014221