283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Egoitza elektronikoaren sorkuntza

65/2020 Ebazpenaren bidez, Iturengo Udaleko alkateak hurrengoa ebatzi du:

1. Iturengo Udaleko egoitza elektronikoa sortzea, https://sedeelectronica.ituren.eus helbide elektronikoan. Internet domeinua Iturengo Udalaren jabetzakoa da eta Udala da bere buru.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

4. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari eta egoitza elektronikoan argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera.

5. Egoitza elektronikoaren zuzendaritza eta koordinazio eginkizunak Iturengo Udaleko Idazkaritza Orokorraren esku uztea.

Iturenen, 2020ko azaroaren 17an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2013957