283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

93/2020 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Cesar Echepare González inskribatzen baita Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean, baratzerako mintegi-landareen eta apaingarrien ekoizle-ugaltzaile gisa.

Cesar Echepare Gonzálezek 2020ko azaroaren 6an egin zuen Ekoizleen Erregistro Nazionalean baratzerako mintegi-landareen eta apaingarrien ekoizle-ugaltzaile gisa inskribatzeko eskaera.

Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera eta Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak egindako bidezko egiaztapenak egin ondoan, eskatzaileak betetzen ditu indarreko araudiak horretarako ezartzen dituen baldintzak (batez ere Barazki-landareen Ekoizpena eta Komertzializazioa Kontrolatzeko Erregelamendu Teknikoan, Landare Aipaingarriak ugaltzeko materialaren Ekoizpena eta Komertzializazioa Kontrolatzeko Erregelamendu Teknikoan eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizpenari buruzko Erregelamendu Orokorrean jasotakoak); hortaz, proposatzen da eskatutako baimena ematea.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza erabiliz, horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1.–Cesar Echepare Gonzálezi baimena ematea apaingarrien ekoizle-ugaltzaile (5. taldea) eta baratzerako landareen ekoizle-ugaltzaile (8. taldea) aritzeko, eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean inskribatzea ES15310332 ekoizle zenbakiarekin.

Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2013ko azaroaren 12an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2013897