281. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

416E/2020 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean saltokiak irekitzeko eta merkataritzan aritzeko egun balioduntzat hartuko diren igandeak eta jaiegunak ezartzen dituena 2021. urterako.

Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legeak 33. artikuluan dioenez, merkataritzaren arloan eskumenak dituen departamentuak, Nafarroako Merkataritzaren Kontseiluari entzunaldia eman ondoren, hurrengo urteko egutegia ezarriko du, horren barnean direla Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko egun balioduntzat hartuko diren igandeak eta jaiegunak.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua da merkataritzaren barne sektorea Nafarroan antolatu eta sustatzeko ardura duena, hala ezarrita baitago Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuaren 1. artikuluan.

Departamentu horrek saltokiak jaiegunetan eta igandeetan irekitzeko 2021eko egutegiaren proposamen bat aurkeztu du, Nafarroako Merkataritza Kontseiluak 2020ko azaroaren 6an egindako bilkuran aztertu duena.

Horrenbestez, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2021. urtean, igande eta jaiegun hauek egun balioduntzat hartuko dira Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko, eta, hortaz, egun horietan saltokiak irekitzen ahalko dira:

–Urtarrilaren 3a.

–Martxoaren 19a.

–Apirilaren 1a.

–Uztailaren 4a.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Herriko festa eguna, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak xedatutakoarekin bat.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, hori guztia Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurretiko errekerimendua egiten ahal dela ukatu gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako modu eta epeetan.

Iruñean, 2020ko azaroaren 16an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumo zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F2013712