280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko azaroaren 18an hartua, informazio publikoaren ardura duten unitateak izendatzen dituena, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 8. artikuluaren 1. zenbakiak ezartzen du ezen Administrazio Publikoak, herritarrek informazio publikoa izateko eskubidea benetako bihurtzeko, informazio publikoaren ardura duten unitateak izendatuko dituela. Foru lege horretan ezarritako betebeharrak behar den denboran eta moduan tramitatzearen ardura izanen dute, oraingo artxibo sistemarekin elkarlanean, eta, bereziki, artxibo digitalarekin.

8. artikulu horren 2. zenbakian, berriz, ezarrita dago ezen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren sektore publiko instituzionalaren esparruan, informazio publikoaren ardura izateko izendatzen diren unitateak, zein departamenturi atxikita edo lotuta dauden, hango idazkaritza tekniko nagusiak koordinatuta arituko direla, edo beren sektore publikoko entitate instrumentaletan baliokideak diren gobernu organoek edo organo exekutiboek koordinatuta.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu guztiek egin dute proposamena bakoitzaren eskumen esparruan informazio publikoaren ardura izanen duten unitateak izenda daitezen, departamentu bakoitzaren egitura organikoaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, administrazio unitate hauek izendatzea informazio publikoaren arduradun:

–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan:

  • Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzua.
  • Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzua.
  • Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia.
  • Barne Zuzendaritza Nagusia.
  • Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Komunikazio Zerbitzua-Gobernuaren Eledunaren Bulegoa.
  • NABI-Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Kudeaketa Zuzendaritza.
  • Nafarroako Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atala.
  • Idazkaritza Tekniko Nagusiko Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Atala.

–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan:

  • Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Lurralde eta Paisaia Zerbitzua.
  • Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzu Juridikoaren eta Lurralde Plangintzaren Zerbitzua.
  • Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiko Etxebizitza Zerbitzua.
  • Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiko Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzua.

–Lurralde Kohesiorako Departamentuan:

  • Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzua.
  • Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Azpiegitura Berrien Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Bulegoa.
  • Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Azpiegitura Berrien Zerbitzuko Administrazio Aferetarako Bulegoa.
  • Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuko Izapide Administratiboen Bulegoa.
  • Garraio Zuzendaritza Nagusiko Garraioen Plangintzaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Administrazio Laguntzako Bulegoa.

–Ekonomia eta Ogasun Departamentuan:

  • Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Administratiboaren Atala.
  • Nafarroako Foru Ogasuneko Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzuko Tributu arloko Azterlanen Atala.

–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuan:

  • Idazkaritza Tekniko Nagusiko Modernizazioa Bultzatzeko Atala.

–Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuan:

  • Idazkaritza Tekniko Nagusia.

–Hezkuntza Departamentuan:

  • Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atala.

–Eskubide Sozialetako Departamentuan:

  • Idazkaritza Tekniko Nagusia.
  • Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atala.

–Osasun Departamentuan:

  • Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Ataleko Langileria eta Artxibo Bulegoa.
  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Herritarren eta Erien Arretarako Zerbitzua.
  • Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzua.

–Herritarrekiko Harremanetako Departamentuan:

  • Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiko Europako Ekintzaren, Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzua.
  • Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzua.
  • Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atala.
  • Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzua.

–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan:

  • Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiko Unibertsitateko Zerbitzua.
  • Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiko I+G+b Zerbitzua.
  • Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Aurrerapen Digitalerako Zerbitzua.

–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan:

  • Idazkaritza Tekniko Nagusiko Landa eta Ingurumen Estatistikaren Atala.

–Kultura eta Kirol Departamentuan:

  • Idazkaritza Tekniko Nagusia.
  • Nafarroako Kirolaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atala.

2. Erabaki hau departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei eta informazio publikoaren ardura duten unitate horiei guztiei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko azaroaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2013912