280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARE

2020ko aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Udal honek, 2020ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko aurrekontuko aldaketen espedienteak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoan, herritar edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta 270/1998 Foru Dekretuan xedatutakoarekin. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira jendaurreko aldia iragan ondotik.

Zaren, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Jesús María Lecumberri Guembe.

Iragarkiaren kodea: L2013962