280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAGUE

Oihan-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Olagueko Kontzejuak (Anue Ibarreko Udala), behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan-aprobetxamendu hau esleitzeko:

Lote bakarra da, bi aprobetxamendu hauekin:

I.–1. aprobetxamendua:

  • Adaska-pago egurraren bolumena: 1.011,7 m³.
  • Pago egurraren bolumena: 109,3 m³.
  • Adaska-haritz egurraren bolumena: 548,4 m³.
  • Haritz egurraren bolumena: 29,8 m³.
  • Bolumena, guztira: 1.699,2 m³.

II) 2. aprobetxamendua:

Lote honetako egurraren bidez, epaitzak emango zaizkie Olagueko 36 herritarri.

Basogintzako enpresak 625 m³ (456 Tn) inguru utziko ditu markatuta baina aprobetxatu gabe. Hortaz, egur kopuru hori utziko du herrian, auzotarrentzat.

Zehazki, modu honetan emango dira epaitzak:

  • 16 Tn-ko 21 lote.
  • 8 Tn-ko 15 lote.

Eskaintzak lote osoetarako egin beharko dira. Bolumena, guztira: 2.324,3 m³. Lotearen oinarrizko prezioa, osotara, 21.021,13 eurokoa da (BEZa barne).

Baldintzen orria Kontzejuaren Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, bertan aurkeztu behar baitira eskaintzak.

Proposamenak aurkezteko epea amaituko da hamabost egun naturalean, 13:00etan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Proposamenarekin batera aurkeztu beharko dira %2ko behin-behineko fidantza aurkeztu izanaren ziurtagiria eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian jasotako erantzukizunpeko adierazpena.

Olaguen, 2020ko azaroaren 12an.–Kontzejuko burua, José Luis Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: L2014041