280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

COVID-19ak eragindako egoera dela-eta, tokiko merkataritzari, zerbitzuei eta ostalaritzari eusteko aparteko dirulaguntzen deialdia. Laburpena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN identifikazioa: 534843.

Xedea.–Dirulaguntzak ematea Mendabiako merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten pertsonei, COVID-19ak eragindako pandemiak kaltetuak direnean. Dirulaguntzok emateko, espedienteko oinarri arautzaileetan xedatutakoari jarraituko zaio. Oinarri horiek 2020ko azaroaren 20an egindako osoko bilkuran onetsi ziren.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua 2020ko aurrekontuan: 27.500 euro, gastuen aurrekontuko 1 43900 4790000 partidaren kargura (DIRULAGUNTZA MERKATARIEI, COVID-19).

Zenbatekoa.–Aparteko dirulaguntzen hiru lerro hauek ezarri dira:

1) Jarduera erabat eteteagatik, 500 euro. Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuan jasotako jarduerez ari gara, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ukitutako mikroenpresa edo enpresa txiki eta ertainek eta profesional autonomoek egiten dituztenak.

2) Fakturazioa murrizteagatik, 300 euro.

3) EPIak eta COVIDaren aurrean babesteko bestelako elementuak erosteko gastuengatik, 150 euro.

Laguntzak eskatzeko epea -15 egun natural, deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak Mendabiako Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, oinarrietan adierazitako agiri guztiekin batera.

Onuradunak.–Ikus oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa.–Deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Oinarri horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Mendabiako Udalaren bulegoetan.

Halaber, eskabidea bide telematikoz aurkezten ahalko da, Mendabiako Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean. Erregistro hori Mendabiako Udalaren egoitza elektronikoan dago: www.mendavia.es.

Mendabian, 2020ko azaroaren 20an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2014151