280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

5., 6. eta 7. aldaketak 2020ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2020ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontu orokorrean 5., 6. eta 7. aldaketak egiteko espedienteak. Aparteko kredituak gaitzeko dira, honako hiru partida hauek finantzatzeko: COVID-19ari lotutako askotariko gastuak; Tokiko Agenda 21 proiektuari atxikitzea eta agenda hori izapidetu eta prestatzeko prozesuan parte hartzeko konpromisoa (Mairagako Mankomunitateak kudeatuko du) eta despopulazioaren aurka borrokatzeko inbertsioak betearaztea.

Iragarkia 2020ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 16an, eta harekin ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko epea. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuaren arabera.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

5/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditu bat gaitzea, 1 23180 2269900 aurrekontu-aplikazioaren bidez (COVID-19ari lotutako askotariko gastuak). 13.000,00 euroko zuzkidura dauka, eta egun gastu orokorretarako erabilgarri dagoen diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatuko da.

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 23180 2269900

COVID-19ari lotutako askotariko gastuak

13.000,00

GASTUAK, GUZTIRA

13.000,00

Finantzaketa:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

13.000,00

FINANTZAKETA, GUZTIRA

13.000,00

6/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditu bat gaitzea, 1 4320 46300 aurrekontu-aplikazioaren bidez (Tokiko Agenda 21). 445,37 euroko zuzkidura dauka, eta egun gastu orokorretarako erabilgarri dagoen diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatuko da.

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 4320 46300

Tokiko Agenda 21

445,37

GASTUAK, GUZTIRA

445,37

Finantzaketa:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

445,37

FINANTZAKETA, GUZTIRA

445,37

7/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditu bat gaitzea, 1 15330 60900 aurrekontu-aplikazioaren bidez (Hiri-altzariak, despopulazioa). 16.518,00 euroko zuzkidura dauka, eta diru-sarreren aurrekontu aplikazio honen kontura finantzatuko da: 1 7808005 (Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, despopulazioa), eta 16.518,00 eurorekin.

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 15330 60900

Hiri-altzariak (despopulazioa)

16.518,00

GASTUAK, GUZTIRA

16.518,00

Finantzaketa:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 7808005

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, despopulazioari aurre egiteko

16.518,00

FINANTZAKETA, GUZTIRA

16.518,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2020ko azaroaren 17an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2014090