280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2020ko 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2020ko azaroaren 6an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontu aldaketak egiteko 5/2020 eta 6/2020 espedienteak, kreditu berezi bat gaitzeko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Osoko Bilkurak espedienteak tramitatu eta onesteko, aurrekontuetako informazio, erreklamazio eta publizitateari buruzko tramite eta baldintza berberak bete beharko ditu. Hau dela eta, aipatutako Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2/1995 Foru Legearen 216.3. artikuluarekin erlazionatuz, espedienteak Udal Idazkaritzan ikusgai egonen dira, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik aitzin, interesdun eta bizilagunek espedienteak aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu aipatutako epean, espedienteak behin betiko onetsiko dira.

Igantzin, 2020ko azaroaren 19an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2014014