280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

391E/2020 EBAZPENA, irailaren 28koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Zientzia Politikoetako eta Soziologiako Lizentziadunen eta Doktoreen Elkargo Ofizialaren estatutuetako aldaketa inskribatzen duena Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan.

Lehendakaritzako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 120/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Zientzia Politikoetako eta Soziologiako Lizentziadunen eta Doktoreen Elkargo Ofiziala inskribatu zen Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan, 19. erregistro zenbakiarekin.

2020ko ekainaren 18an, Javier Erviti Goñi jaunak, Nafarroako Zientzia Politikoetako eta Soziologiako Lizentziadunen eta Doktoreen Elkargo Ofiziala ordezkatuz, eskatu zuen estatutuetan eginiko aldaketa inskriba zedila.

Igorritako dokumentazioa aztertuta, Elkargoari eskatu zitzaion 11. artikulua zuzentzeko, eta aurkeztutako estatutuen 69. eta 70 artikuluetan jasotzen den erreferentziako araudia eguneratzeko.

Elkargoak, 2020ko uztailaren 27an, estatutu berriak aurkeztu zituen, aurreko errekerimenduan zehaztutako akatsak zuzenduak zituztenak, 11. artikulua kendu baitzen, eta erreferentziako araudia eguneratu.

Egiaztatu denez, aldaketa hori Batzar Nagusiak erabaki zuen, 2019ko azaroaren 14an egin batzar berezian, estatutuen 29. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz. Horrela jaso da Elkargoko idazkariak, Elkargoko buruaren oniritziarekin, 2020ko irailaren 15ean igorritako ziurtagirian.

Eskatutako inskripzioa bat heldu da Elkargoaren estatutuetan ezarritakoarekin, baita Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legean eta Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin ere.

Horrenbestez, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak eta kontuan hartuta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuan xedatutakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Zientzia Politikoetako eta Soziologiako Lizentziadunen eta Doktoreen Elkargo Ofizialaren estatutuetako aldaketa inskribatzea Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan, ebazpen honen adierazpen zatian zehaztu denaren ildotik. Testu osoa, aldaketak barne, ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila ebazpen hau, Nafarroako Zientzia Politikoetako eta Soziologiako Lizentziadunen eta Doktoreen Elkargo Ofizialaren estatutuak biltzen dituen eranskinarekin batera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen hau Nafarroako Zientzia Politikoetako eta Soziologiako Lizentziadunen eta Doktoreen Elkargo Ofizialari jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2020ko irailaren 28an.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

Colegio Oficial de Sociología y Politología de Navarra-Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargo Ofizialaren estatutuak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2011937