280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETSAIN

2020ko 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28an, 2020ko 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

5/2020 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUEN partida:

1.1532.61900.–Etsaingo San Juan kalea zolatzea. Gastuaren zenbatekoa: 2.700,00 euro.

DIRU-SARREREN partida:

1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Diru-sarreraren zenbatekoa: 2.700,00 euro.

6/2020 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUEN partida:

1.1612.61900.–Etsaingo San Juan kaleko sareak berritzea. Gastuaren zenbatekoa: 4.200,00 euro.

DIRU-SARREREN partida:

1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Diru-sarreraren zenbatekoa: 4.200,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Etsainen, 2020ko azaroaren 19an.–Kontzejuko burua, Máximo Santesteban Cizur.

Iragarkiaren kodea: L2014001