280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Akats zuzenketa, 1. poligonoko 185. lurzatiaren xehetasun-azterketaren behin betiko onespenarena

2020ko 266. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroren 13an, Doneztebeko 1. poligonoko 185. lurzatiko xehetasun-azterketaren behin betiko onespena argitaratu zen.

Ikusi da xehetasun-azterketa hori jasotzen duen eranskinean ez dagoela dokumentazio guztia. Hortaz, iragarkia zuzendu eta berriro argitaratzen da.

Doneztebeko Udalak, 2020ko urriaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Doneztebeko 1. poligonoko 185. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Laura Apezteguía González eta Iñigo Elizalde Lecumberrik idatzi dute eta Francisco Ruiz Telletxeak sustatu du.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan xedatuarekin bat.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Donezteben, 2020ko azaroaren 23an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2014212