280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

2021erako karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, Udalbatzak, legez eskatzen den gehiengoaren quoruma zuela, honako erabaki hauek hartu zituen:

ZERGAK

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa bere horretan uztea: %0,28.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa bere horretan uztea: %2,90.

3.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, aplikatzen diren portzentajeak onestea; hain zuzen, honako hauek:

Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea:

0,63

20 urte edo hortik gora

0,56

19 urte

0,43

18 urte

0,29

17 urte

0,16

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,020

3 urte

0,18

2 urte

0,09

Urtebete

0,09

Urtebetetik behera

Ezartzen den zerga-tasa %20 da.

4.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea bere horretan uztea.

5.–Erabaki honek 2021eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Burgin, 2020ko azaroaren 23an.–Alkate udalburua, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L2014275