280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Burgiko Udalak, 2020ko azaroaren 20an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak egiteko espedientea, 2020ko aurrekontuko aparteko kredituari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Burgin, 2020ko azaroaren 23an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L2014264