280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

6., 7. eta 8. aldaketak 2020ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2020ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 27an, aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

6/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

Kreditu-gehigarria, 28.721,12 eurokoa, “Epe luzerako kredituaren amortizazioa” finantzatzeko. Xedea da behin betikoz ordaintzea Bertizaranako Udalak 2004ko urtarrilean irekitako kreditu-lerroaren amortizazioa. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da.

7/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

Aparteko kreditua, 2.410 eurokoa, “COVID-19a Legasako eskolan” deritzon partida berria finantzatzeko. Xedea da ezohiko presako inbertsioak ordaintzea, COVID-19ak eragindako egoerari aurre egiteko beharrezkoak diren neurriak direla-eta sortuak. Inbertsioaren %15 (362 euro) gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bitartez finantzatuko da, eta, %85 (2.048 euro), berriz, 13/2020 Legearen harira aurrerakin gisa jasotako dirulaguntzaren bitartez.

8/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Diru-sarrera bidezko kreditua

Diru-sarrera bidezko kreditua, 10.300 eurokoa, “Legasako kaleak konpontzea” deritzon partida finantzatzeko. Xedea da Legasako kaleak konpontzeko egin beharreko inbertsioa ordaintzea. Nafarroako Gobernuak despopulazioari aurre egiteko libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Planaren harira emandako dirulaguntzaren bidez finantzatuko da (317/2020 Ebazpena, ekainaren 29koa).

Bertizaranan, 2020ko azaroaren 20an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2014219