280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Deialdia, laguntzak emateko dendei, ostatuei, autonomoei eta enpresa txikiei, jarduera ekonomikoari eusten laguntzeko, kontuan izanik nolako larrialdi soziala eta ekonomikoa eragin duten COVID-19aren osasun-krisiak eta alarma-egoerak

Deialdi hori onesten duen azaroaren 16ko 401/2020 Dekretuaren laburpena.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/534264). DDBN identifikazioa: 534264.

Lehendabizikoa.–Onuradun izan daitezke betebehar hauek betetzen dituztenak:

a) Enpresa txikiak eta pertsona fisikoak, alta emanik daudenak ekonomia-jardueren gaineko zergan, jarduera enpresarial edo profesional gisa, izaera juridikoa edozein izanik ere, eta modu baliozkoan eraturik daudenak eskabideak aurkeztean, eta, betiere, Azagrako udal-mugartean ari direnak jarduera ekonomikoan.

b) Enpresak, baldin udalerri honetan jarduera presentziala badute, edo hemen badaude jendearentzat irekita, eta baldin fakturazioa murriztu bazaie, indarrean sartzeagatik martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua eta haren aldaketak eta luzapenak.

c) Helburu dira dendak, ostatuak, autonomoak eta enpresa txikiak, fakturazioa murriztu bazaie alderaturik aurreko urteko aldi berarekin.

Bigarrena.–Dirulaguntza hauen xedea da murriztea COVID-19ak sortutako alarma-egoeraren kalte ekonomikoak, txikizkako merkataritzan ari diren pertsona fisiko eta juridikoei, baldin betetzen badituzte irizpideetan adierazitako betebeharrak, eta, dirulaguntzaren bidez, lagunduko da arintzen gertatu den zuzeneko galera ekonomikoa, negozioa aldi baterako itxi behar izateagatik eta “normaltasun berriak” askori ekarri dizkien traba legalengatik, eta, orobat, ahal bezala lagunduko da arintzen salbuespeneko egoera honek herriari ekarritako kalteak, eta sostengua emanen da jarduera ekonomikoari eusteko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: deialdi honetako eskaerak, eranskinak eta oinarri arautzaileak Udalaren web-orrian eskuratu daitezke: www.azagra.es eta azagra.sedelectronica.es.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 30.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun baliodunekoa izanen da eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azagran, 2020ko azaroaren 16an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2014007