280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

2020ko 9. eta 10. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2020ko urriaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko 9. eta 10. aurrekontu-aldaketak.

Iragarkia 2020ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 26koan, eta horren ondotik hamabost egun baliodunean egon da jendaurrean, inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen dira 2020ko aurrekontuko 9. eta 10. aldaketak.

9. ETA 10. ALDAKETAK

1533.6030007 aplikazioan kreditu beheititua: 84.431,07 euro.

7710002 aplikazioan diru-sarrera beheitituak: 57.000,00 euro.

4203.6320013 aplikazioan kreditu-gehigarria: 9.15,82 euro.

4203.6320018 aplikazioan kreditua gaitzea: 7.600,00 euro.

232.6320006 aplikazioan kreditua gaitzea: 10.815,25 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Azagran, 2020ko azaroaren 19an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2014006