280. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

83/2020 FORU DEKRETUA, azaroaren 18koa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2020ko lan publikoaren eskaintza partziala, 2020ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona.

2020ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluan xedatzen denez, langile berriak administrazio publikoetan sartzea lege horretan bertan ezartzen diren muga eta baldintzekin eginen da. Ildo horretan, ezartzen da ezen, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa garatzeko hezkuntza arloko eskumenak dauzkaten administrazio publikoetarako, ordezte-tasa izanen dela gertatzen diren bajen %100ekoa, gehienez, irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko lanpostu kopurua zehazteari dagokionez. Horrez gainera, %5eko tasa bat gehitzen ahal da langile gehiagoren beharra duten eremu edo sektoreetarako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen plantillaren datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko aipatu Legean ezarritako ordezte-tasari jarraikiz, ondorioztatzen da ezen lan publikoaren 2020ko eskaintza partzial hau, Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleei dagokiena, 332 lanpostukoa dela. Lan eskaintza hau 2019ko ordezte-tasari dagokio, aipatu 6/2018 Legearen 19.Bat. artikuluko 3., 4. eta 5. apartatuetan ezarritakoaren arabera, %5eko tasa gehigarria barne.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahai Orokorrean, proposamena egin diote Nafarroako Gobernuari onets dezan lan publikoaren eskaintza partzial bat, ordezte-tasari dagokiona, zeinak Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako 332 lanpostu biltzen baititu.

Hala xedatzen baitu Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarriak, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean zehaztuko dira lanpostuen espezialitatea eta hizkuntza, sartzeko hautaproben deialdia egin baino lehen.

332 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adina kreditu.

Azkenik, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 23 sartuko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetan, eta, behin Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer kidegotan aplikatuko den zehazten da.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko azaroaren hemezortzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1.1. Lan publikoaren eskaintza partzial bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan 2020. urterako. Lan eskaintzak Hezkuntza Departamentuko 332 lanpostu biltzen ditu, unibertsitateaz kanpoko irakasleenak, eta 2019ko ordezte-tasari dagokio, 2020ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat artikuluko 3., 4. eta 5. apartatuetan aurreikusi bezala.

1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak: hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan honako zenbaki hauek dituztenak: 31788, 32144, 39410, 39411, 39412, 39413, 39414, 39415, 39416, 39417, 39418 eta 39419.

–Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleak: bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan honako zenbaki hauek dituztenak: 32274, 32390, 32813, 33114, 33174, 33362, 34005, 35106 eta 36270.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak: hogeita hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan honako zenbaki hauek dituztenak: 36645, 36677, 37839, 37859, 37969, 37978, 38563, 38646, 38657, 38658, 38661, 38662, 38664, 38665, 38674, 38678, 38688, 38689, 38731, 38734, 38737, 38752, 38756, 38761, 38781, 38811, 38815, 38838, 38851, 38909, 38912 eta 38934.

–Maisu-maistrak: ehun eta laurogeita bederatzi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan honako zenbaki hauek dituztenak: 31921, 31957, 31959, 32060, 32113, 32166, 32223, 32233, 32302, 32333, 32378, 32393, 32594, 32619, 32698, 32760, 32802, 32826, 32861, 32903, 32934, 32957, 32972, 32982, 32986, 33003, 33010, 33156, 33168, 33205, 33226, 33254, 33332, 33430, 33457, 33526, 33588, 33594, 33596, 33609, 33621, 33633, 33666, 33733, 33752, 33769, 33784, 33824, 33827, 33847, 33878, 33922, 33998, 34058, 34062, 34065, 34102, 34121, 34149, 34153, 34205, 34242, 34306, 34348, 34392, 34397, 34398, 34399, 34476, 34542, 34556, 34559, 34583, 34631, 34677, 34694, 34746, 34749, 34765, 34790, 34791, 34802, 34946, 34975, 35051, 35098, 35191, 35259, 35261, 35278, 36448, 36504, 36865, 36880, 36884, 36899, 36910, 37066, 37158, 37235, 37277, 37292, 37318, 37321, 37331, 37367, 37376, 37383, 37389, 37390, 37394, 37482, 37506, 37508, 37511, 37524, 37535, 37546, 37548, 37551, 37552, 37556, 37560, 37563, 37565, 37571, 38079, 38111, 38120, 38121, 38123, 38128, 38130, 38134, 38141, 38144, 38161, 38163, 38166, 38168, 38193, 38241, 38250, 38252, 38257, 38286, 38291, 38306, 38317, 38322, 38330, 38353, 38354, 38356, 38358, 38361, 38363, 38364, 38365, 38370, 38374, 38377, 38378, 38386, 38389, 38394, 38396, 38410, 38412, 38413, 38420, 38423, 38424, 38427, 38436, 38443, 38450, 38455, 38463, 38465, 38469, 38470, 38475, 38476, 38484, 38486, 38487, 38489 eta 38490.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak: laurogeita hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan honako zenbaki hauek dituztenak: 30464, 30624, 31082, 31136, 31187, 31329, 31407, 31478, 31491, 31591, 31660, 31745, 31779, 31922, 31968, 32061, 32238, 32312, 32599, 32677, 32823, 32929, 33067, 33483, 33980, 34046, 34060, 34135, 34327, 34366, 34446, 34457, 34498, 34686, 34822, 34823, 35420, 35422, 35423, 35425, 35430, 35680, 36233, 36242, 36252, 36262, 36708, 36713, 36736, 36741, 36747, 36944, 36993, 39420, 39421, 39422, 39423, 39424, 39425, 39426, 39427, 39428, 39429, 39430, 39431, 39432, 39433, 39434, 39435, 39436, 39437, 39438, 39439, 39440, 39441, 39442, 39443, 39444, 39445, 39446, 39447, 39448, 39449, 39450, 39451, 39452, 39453, 39454, 39455 eta 39456.

1.3. Lanpostuen espezialitateak eta hizkuntza plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean zehaztuko dira, sartzeko hautaproben deialdia egin baino lehen.

2. artikulua. Erreserbako txandak, desgaitasuna dutenentzat.

Bat.–Lan publikoaren eskaintza partzial honetan %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan 23 lanpostu eskainiko dira.

Bi.–Erreserba hori honako kidego hauetan aplikatuko da:

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak: 2 lanposturen erreserba.

–Maisu-maistrak: 15 lanposturen erreserba.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak: 6 lanposturen erreserba.

Hiru.–Kidego bakoitzaren erreserba espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera banatuko da, Eskubide Sozialetako Departamentuak txostena egin ondoan sartzeko hautaproben deialdia egin baino lehen.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko azaroaren 18an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2013910