279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Hasiera ematea Gazteriako 2 teknikari-lanpostu eta Berdintasuneko 2 teknikari-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiak ofizioz berrikusteko prozedurari

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2020ko azaroaren 9an:

JOB 09-NOV-20 (12/SG).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko ekainaren 21ean hartutako Erabakiaren BIDEZ, Gazteriako bi teknikari-lanpostu eta Berdintasuneko bi teknikari-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiak errebokatzea onetsi zen.

Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko azaroaren 18n hartutako erabakia, zeinaren bidez onetsi baitzen 19-1622, 19-1796 eta 19-1797 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoetako errekurtsogileen nahiak onartzen dituen udal txostena, eta ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2020ko urtarrilaren 22ko 29. ebazpena, zeinak jarduketak artxibatzea ebazten baitu, eta espedientean jasotako gainerako agiriak,

HONAKO HAU EBAZTEN DA:

1.–Hasiera ematea 2019ko maiatzaren 21eko Gobernu Batzordeak (9/EL) onetsitako Gazteriako bi teknikari-lanposturen eta 2019ko maiatzaren 21eko Gobernu Batzordeak (10/EL) onetsitako Berdintasuneko 2 teknikari-lanposturen deialdiak kaltegarri deklaratzeko ofizioz berrikusteko prozedurari.

2.–Bertan behera uztea bi deialdi horien betearazpena.

3.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta hamar eguneko alegazio-epea ematea, ohartarazita, entzunaldi-izapide hori gorabehera, ezin dela errekurtsorik jarri egintza honen kontra.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea.

Iruñean, 2020ko azaroaren 12an.–alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2013667