279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Irunberriko “San Isidro” zahar-egoitzako eta psikogeriatrikoko zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2020ko ekainaren 19an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen, kide guztien adostasunez, aldaketa egitea, Irunberriko “San Isidro” zahar-egoitzako eta psikogeriatrikoko zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 5. artikuluan. Zegokion iragarkia 2020ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 16an, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin. Alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da.

Horren guztiaren ondorioz, eta onartutakoa bete beharrez, onetsitako arauaren testu osoa argitara ematen da, indarra har dezan.

Irunberrin, 2020ko azaroaren 13an.–Mankomunitateko burua, Mauro Gogorcena Aoiz.

ONETSITAKO ALDAKETA

Prezio publikoaren sortzapena

5. artikulua. Plaza esleitutakoan, une horretatik aurrera sortuko da prezio publikoa, zentroan sartzen den hilabeteari dagokiona. Hurrengoetarako, hilabete osoak eta naturalak hartuko dira aintzat, subjektu pasiboak (egoiliarra) egoitza utzi arte. Sortzapena (hilabeteko kuota ordaintzeko betebeharra) hilabete natural bakoitzeko lehenbiziko egunean izanen da. Egun horretan (hilaren 1ean) zentroan izena emanda egoteak sortuko dio egoitzari kobratzeko eskubidea.

Sartzeko eguna jarrita, hura hilabete naturalarekin bat heldu ez bada, dagozkion egun naturalen hainbanaketa eginen da hilabetearen likidazioa zehazteko, 30 eguneko hilabetea oinarri hartuta.

Bukaerako aldia hileko naturalarekin bat heldu ez bada, horrela likidatuko da:

–Baja 1etik 15era bitartean gertatuz gero, abisurik eman gabe, bigarren hamabostaldia itzuliko da.

–Baja 16an eta hurrengo egunetan gertatuz gero, abisurik eman gabe, ez da zenbatekorik itzuliko.

Borondatezko baja ematen denean, gutxienez ere bi aste lehenago jakinaraziko da, idatziz, eta hurrengo hilabetearen lehenbiziko eguna baino lehen, egun horretan izena emanda ez egoteko. Bajaren berririk izan ezean edo aipatu bezala jakinarazi ezean, hilaren 1ean egoitzan jarraitzen duela ulertuko da, eta aipatu ordainketa egiteko betebeharra sortuko da (lehen hamabostaldia edo hilabete guztia). Paragrafo honetan xedaturiko guztia aplikatuko da, bajaren arrazoia edozein dela ere.

Ospitaleratze kasuetan, ez da deskonturik aplikatuko egoitzan esleitutako plazaren prezioan.

Nafarroako Gobernuarekin itundutako plaza bada, horretarako ezarrita dagoenari jarraituko zaio, baita prezioei dagokienez ere.

Iragarkiaren kodea: L2013698