279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Udalbatzako kideen ordainsariak

Burgiko Udalak, 2020ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen.

Ikusi da Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan toki entitateko kideen dedikazioari eta konpentsazioei buruz xedatutakoa.

Ikusi da Toki Administrazioko zuzendari nagusiak uztailaren 13an emandako 345/2020 Ebazpena. Ebazpen horren bidez onetsi ziren, hain zuzen, udalek jaso beharreko zenbatekoa emateko eta ordaintzeko baldintzak kontzeptu honengatik: Nafarroako udalentzako konpentsazioa hautetsiei 2019ko ekitaldian emandako ordainsariengatik. 5 zinegotzi dituzten udalen kasuan, 12.025,13 eurokoa da.

Horiek guztiak horrela, bada, Udalbatzak honako hau erabaki du, aho batez:

Lehena.–Araubide hau ezartzea, ondorioak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera dituela: Alkatea eta zinegotziak: osoko bilkuretara joatea eta aldez aurreko lanak egitea bilerak prestatzeko, barne hartuta Udaleko batzordeak eta Erronkariko Ibaxaren Batzordea, hondakinak kudeatzeko mankomunitatea, Cederna Garalur eta lotutako bestelako entitateak.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Burgin, 2020ko azaroaren 23an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L2014191