279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Zinegotzien dietak eta kalte-ordainak

Berako Udalak, 2020ko urriaren 21ean egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

“Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeko 75 eta 75 bis artikuluek xedatzen dutenari jarraikiz, aho batez,

ERABAKITZEN DA:

1. 50 euroko dieta ezartzea dedikazio esklusiborik eta dedikazio partzialik ez duten zinegotziei, Udaleko kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik. Kontzeptu horretan sartzen dira osoko bilkura, tokiko gobernu batzarra, informazio batzordeak, kontuen batzorde berezia eta kontratazio-mahaiak.

2. Zenbateko bera ordaintzea dedikazio esklusiborik edo dedikazio partzialik ez duten zinegotziei, Udalak ordezkaritza duen beste edozein erakundetako (mankomunitateak, partzuergoak, Cederna-Garalur, etab.) kide anitzeko organoen bilkuretara bertaratzeagatik, baldin eta bertan dietarik kobratzen ez bada.

3. 50 euroko dieta ezartzea dedikazio esklusiborik edo dedikazio partzialik ez duten zinegotziei, egiten diren beste bilera batzuetara (obra-bilerak, auzo-elkarte edo -taldeekin, informazio-bilerak, beste administrazio batzuekin, etab.) Udalaren ordezkari gisa bertaratzeagatik. Bilera horiek behar bezala justifikatu beharko dira eta bertan parte hartzeak dakarren lana eta dedikazioa konpentsatzea da helburu.

4. Kalte-ordainak ordaintzea Udalbatzako kideei, beren kargua betetzean sortutako benetako gastuengatik.

5. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Beran, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2013656