279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2020ko azaroaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Barasoaingo Udalaren 2021eko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak xedatzen duenarekin 235. artikuluarekin lotuta (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, ezarritako jendaurreko epea iragandakoan.

Barasoainen, 2020ko azaroaren 24an.–Alkatea, Rita Delia Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2014225