279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdia, guraso elkarteei dirulaguntzak emateko 2019/2020 ikasturtean. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/516383). DDBN (Identif.): 516383

Tokiko Gobernu Batzordeak 2020ko ekainaren 22an egindako saioan, 2019/2020 ikasturterako Barañaingo Guraso Elkarteen jardueretarako dirulaguntzen deialdia onartu zuen. Dirulaguntzen justifikazioa aurkezteko epea 2020ko irailaren 30eko 23:59etan bukatzen zela ezarri zen M.3 oinarrian. 2020ko azaroaren 9ko Tokiko Gobernu Batzordean, emandako dirulaguntzak justifikatzeko epearen aldaketa onartu zen, eta 2020ko abenduaren 15eko 23:59ra arte luzatu zen.

Barañainen, 2020ko azaroaren 16an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2013700