279. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

274/2020 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez etxebizitza-errentamenduko kontratu berriei 2020an aplikatu beharreko gehieneko errenta-prezioak ezartzen baitira etxebizitza mota hauetarako: araubide bereziko babes ofizialekoak, 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialekoak eta, jabetza-araubidekoak izanik, jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestuak.

Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatu ondoren, etxebizitzaren alorrean herritarrentzako zenbait laguntza-neurri ezartzen dituen abenduaren 21eko 22/2016 Foru Legearen bidez, aldatu egin zen etxebizitza babestuen gehieneko errenta-prezioaren kalkulua, eta, geroztik, kalkulu hori ez dago moduluaren balioaren menpe. Legearen 10. artikuluko c) letrak ezartzen duenez, indarreko prezioari aplikatuko zaio aurreko hamabi hilabeteetako Kontsumoko Prezioen Indizeen Sistemako Indize Orokor Nazionalaren portzentajezko aldaketa, urte bakoitzeko azaroaren 30ean ezagunak diren azken datuak harturik.

2021. urterako, 2020ko azaroaren 30ean ezagutzen den azken datua, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen dituen Kontsumoko Prezioen Indizeen arabera, 2020ko urriari dagokion indize orokorra da (2016ko oinarria), eta urri horretan KPIaren urteko aldaketa-tasa %-0,8koa zen (datu horiek azaroaren 13an argitaratu ziren). Nafarroan, berriz, KPI orokorraren urteko aldaketa-tasa %-1ekoa izan zen, baina Etxebizitza taldekoa %-5,8koa (Espainiako indizea talde horretan: %-3,6koa).

Balio hori (%-0,8) aplikatuz Etxebizitzako zuzendari nagusiaren azaroaren 19ko 68/2019 Ebazpenean ezarritako aurreko prezioei, ateratzen dira etxebizitza-errentamenduko kontratu berriei 2021ean aplikatu beharreko gehieneko errenta-prezioak etxebizitza mota hauetarako: araubide bereziko babes ofizialekoak (ABBOE), 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialekoak (BOE), eta, jabetza-araubidekoak izanik, jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestuak.

2021erako prezio horiek, metro erabilgarria/hilabetea gehieneko prezio gisa adieraziak, eta, garajearen kasuan, hileko gehieneko prezio gisa (garaje osoarengatik eta haren azalera edozein dela ere), hauek dira:

IRUÑERRIAN, TUTERAN, LIZARRAN ETA TAFALLAN DAUDEN ETXEBIZITZAK

ALOKAIRUA, HILABETE ETA m² BAKOITZEKO

Etxebizitza

5,58 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

61,92 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,06 euro

NAFARROAKO GAINERAKO UDALERRIETAN DAUDEN ETXEBIZITZAK

ALOKAIRUA, HILABETE ETA m² BAKOITZEKO

Etxebizitza

5,27 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

61,92 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,06 euro

Horrenbestez, ikusirik Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren proposamen-txostena, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 14ko 86/2019 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. %-0,8ko portzentajezko aldaketa aplikatzea araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzen, 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialeko etxebizitzen eta, jabetza-araubidekoak izanik, jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestuen kontratu berrien gehieneko errenta-prezioak 2021erako zehazteari begira. Aipatu aldaketa Kontsumoko Prezioen Indize (KPI) orokorraren urteko tasari dagokio (2016ko oinarria, 2020ko urrikoa), Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10.2 artikuluan xedatuta dagoen bezala.

2. Ezartzea errentamendu-kontratu berrien gehieneko errenta-prezioak, 2021ean indarrean egonen direnak etxebizitza mota hauetarako: araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak, 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialeko etxebizitzak eta, jabetza-araubidekoak izanik, jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestuak:

IRUÑERRIAN, TUTERAN, LIZARRAN ETA TAFALLAN DAUDEN ETXEBIZITZAK

ALOKAIRUA, HILABETE ETA m² BAKOITZEKO

Etxebizitza

5,58 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

61,92 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,06 euro

NAFARROAKO GAINERAKO UDALERRIETAN DAUDEN ETXEBIZITZAK

ALOKAIRUA, HILABETE ETA m² BAKOITZEKO

Etxebizitza

5,27 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

61,92 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,06 euro

3. Ebazpen hau igortzea babes ofizialeko etxebizitzak alokatzen dituzten enpresa edo entitate guztiei, Nafarroako Etxebizitza Kontseiluko kideei, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiari eta Etxebizitza Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita etxebizitzaren arloko argibideak ematen dituen webgunean ere (www.vivienda.navarra.es), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko azaroaren 17an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: F2013727