277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

132E/2020 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, eskaerak aurkezteko epea luzatzen duena deialdi honetarako: “Beken deialdi orokorra, 2020-2021 ikasturtean unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat”.

Unibertsitateko zuzendari nagusiak urriaren 9an emandako 102E/2020 Ebazpenak deialdi hau onetsi zuen: “Beken deialdi orokorra, 2020-2021 ikasturtean unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat”.

Deialdiaren 9. oinarrian ezartzen denez, eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hau da, urriaren 29tik azaroaren 27ra.

Kontuan harturik eskaerak modu telematikoan baino ezin direla tramitatu, eta posiblea denez, egungo “normaltasun berria” deritzogun egoerarengatik, laguntzak modu telematikoan tramitatzeko behar diren identifikazio-bitartekoak eskuratzeko epeak luzatu izana, egokia da hasieran ezarritako epea luzatzea, herritar guztien eskubide berdintasuna bermatze aldera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Eskaerak aurkezteko epea luzatzea deialdi honetarako: “Beken deialdi orokorra, 2020-2021 ikasturtean unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat”. Hartara, eskaera telematikoak aurkezteko azken eguna abenduaren 14a izanen da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiari eta Unibertsitateko Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Sarrigurenen, 2020ko azaroaren 20an.–Unibertsitateko zuzendari nagusia, Ana Burusco Juandeaburre.

Iragarkiaren kodea: F2014137