274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

6/2020 eta 7/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2020ko azaroaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 6/2020 eta 7/2020 aurrekontu-aldaketen espedienteak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Garesen, 2020ko azaroaren 12an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2013531