274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa puntualaren testu bategina, Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia Plan Partzialean, E2 oinarrizko unitatean (osasun etxea). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-NOV-20 (10/CU)

“Ikusirik Iruñeko Udalak, osoko bilkuran, 2020ko irailaren 3an onetsitako “Aldaketa puntuala Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia Plan Partzialean, E oinarrizko unitatean (osasun etxea)” dokumentuak ez zituela barne hartu Aire Segurtasuneko Estatu Agentziaren (AESA) 2020ko uztailaren 6ko txostenean jasotako oharrak; ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak 2020ko urriaren 15ean aurkezturiko testu bategina, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2020ko urriaren 19an egin txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea “Aldaketa puntuala Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia Plan Partzialean, E oinarrizko unitatean (osasun etxea)” dokumentuaren testu bategina, Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak aurkeztua, Aire Segurtasuneko Estatu Agentziak 2020ko uztailaren 6ko bere txostenean eman oharrak jasorik.

2. Erabaki hau igortzea, onetsitako dokumentuaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan

3. Erabaki hau jakinaraztea Argimiro Aldaba Redini, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua ordezkatzen baitu, eta Iruñerriko Mankomunitateari.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko azaroaren 11n.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2013691