274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, S1 sektorearen plan partzialean eta GSA-2 sistema orokor atxikian, Iruñeko Udal Planeko UI V unitateko ARS-1 banaketa eremua. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-NOV-20 (9/CU).

“Iraganik batere alegaziorik aurkeztu gabe “Aldaketa V/S-1 sektorearen plan partzialean eta V/GSA2 sistema orokor atxikian, Iruñeko Udal Planeko ARS-1 banaketa eremua” dokumentuaren jendaurreko aldia, zeina Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi baitzuen 2020ko uztailaren 6an egin bilkuran (9/US) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen 2020ko abuztuaren 27an, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2020ko urriaren 9an egin txostenarekin.

Kontuan harturik aldaketak ez duela benetako eraginik eremuko zuzkiduren orekan, zeren eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 102. artikulua aldaketak proposatzen duen moduan aplikatzean –bolumen eraikigarri mugatu batekin– ateratzen den azalera erabilgarria antzekoa baita, bere garaian aterako zatekeenaren aldean, alegia, plan partziala aplikatuz gero Eraikingintzaren Kode Teknikoaren determinazioek indarra hartu baino lehen; hala, bada, erabakitzen da:

1. Behin betiko onestea “Aldaketa V/S-1 sektorearen plan partzialean eta V/GSA2 sistema orokor atxikian, Iruñeko Udal Planeko ARS-1 banaketa eremua” dokumentua, Abaigar Promoción y Construcción SLUk sustatua. Horren xedea da ezartzea proiektuaren aprobetxamendua neurtzeko modu berri bat, aldatzea lerrokadura batzuk (atikoak eta hegalak) eta beheko solairuen garaierak, eraikigarritasuna handitu gabe, eta aldatzea bizitegietarako lurzatien fitxak.

2. Erabaki hau igortzea, dokumentuaren kopia batekin batera, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari.

3. Erabaki hau jakinaraztea Igor Iriguibeli, Abaigar Promoción y Construcción SLU ordezkatzen baitu.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2013690