274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko hogei lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 580/2019 Ebazpenaren bidez, zaintzaile gerontologiko izateko hogei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdiaren 9.1 oinarrian xedatutakoa betetzeko, 2020ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 3koan, argitara eman zen probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren hogei izangaiak izendatzeko proposamena, eta 30 egun naturaleko epea ireki zen izendapena egiteko eskatutako dokumentazioa aurkezteko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 18ko 2098/2020 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamenean sarturiko hogei izangaiak funtzionario izendatu ziren.

Ezarrita zegoen epearen barrenean, Idoia García Benito andreari, Inés Zazpe Torrea andreari eta Yolanda Albisu Cajal andreari (denak igoera txandako izangaiak), zaintzaile gerontologikoen lanpostuan borondatezko eszedentzia eman zaie, lanpostuen jabetza-hartzearen egunetik beretik, une horretan beste administrazio publiko batean lanpostu finko batean ari baitziren lanean.

Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen, izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.

Hori guztia kontuan harturik, igoera txandan izangai onartu gehiago ez dagoenez, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea Nerea Arias Luis, Eugenia Urdiciain Morón eta Kenya Nekotxea Lezaun andreekin, hautapen prozesua gainditu duten hurrengo izangaiak direlako txanda irekiko zerrendan.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2020ko azaroaren 9an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2013426