273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Berriozarko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 14ko erabakiaren bidez, onetsi zituen deialdiaren oinarriak, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu hori Berriozarko Udaleko Obra alorrekoa da. Hona hemen aipatutako oinarriak:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat. Lanpostu hori Berriozarko Udaleko Obra alorrekoa da.

1.2. Deitzen den lanpostu hutsak 116 zenbakia du plantilla organikoan, eta Zerbitzu Anitzei atxikia dago.

1.3. Hautaprobak gainditu ondoan, deialdi honetako lanpostua betetzeko izendatzen den langilea D mailan edo taldean sartuko da, eta jasoko ditu uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta Berriozarko Udalean aplikatzeko diren gainerako xedapenetan ezarritako lansariak.

1.4. Lanaldi osoko lanpostua izanen da. Lanaldiaren araubidea eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira; organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.

1.5. Lanpostua lortzen duen izangaia funtzionario bilakatuko da, Berriozarko Udaleko langileendako egungo xedapenetan zehazten diren eskubide eta betebehar guztiekin.

1.6. Halaber, deialdi honen bidez hautapen-prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hauek osatu nahi dira, 9. oinarrian xedaturikoarekin bat:

a) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

b) Lehen ariketan probaren gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaien zerrenda.

1.7. Izangaia, hautaprobak gainditu eta deialdi honetako lanpostuan aritzeko izendatu ondotik, Berriozarko Udalean sartuko da eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko, eta alta emanen zaio, araubide horretan ezarritako babesean.

1.8. Lanpostuaren eginkizunak, oro har, bere kategoria profesionalari dagozkionak dira; besteak beste, udal kamioia erabiltzea, alorreko lanak egiteko. Orobat, Garbiketa eta Lorezaintza departamentuetako lanak esleitu dakizkioke. Departamentu horiek Zerbitzu Anitzen menean daude.

Lanpostuaren eginkizunak dira honako hauek, aipatze hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:

Igeltserotza lanak, orokorrean.

Soldadura lanak.

Elektrizitate lanak.

Kamioia gidatzea, alorreko lanak egiteko.

Iturgintza, pintura eta zurgintza lanak.

Udal bulego, instalazio eta biltegietako mantentze-lanak.

Zer zerbitzutan atxikitzen diren, harexek berezko dituen makina, erreminta eta lanabesak erabiltzea eta haiek mantendu eta konpontzeko lanak egitea.

Hiri-altzariak paratzea eta haiei dagozkien mantentze-lanak egitea: zutoinak, seinaleak, kale-argiak, bankuak, iturriak eta abar.

Altzariak eta tresnak lekuz aldatu eta paratzea.

Jai eta ekitaldi publikoetan, muntatzea eta desmuntatzea agertokiak, hesiak eta gainerakoak.

Karrika eta plazetako lorategi eta zuhaitzetan aritzea eta, beraz, erein, landatu, ureztatu, inausi, lurra lantzea eta abar, parke eta lorategietako mantentze-lanen barnean.

Bideak garbitzeko lanak.

Bere maila eta kategoriaren barnean agintzen zaizkion gainerako lanak.

2.–Baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epearen barrenean (deialdiaren 7.2 apartatuan adierazia), eta lanpostuaren jabetza hartu arte, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek parte har dezakete, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez izatea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Gutxienez ere DBHko graduatuko, eskola graduatuko, Lanbide Heziketako lehen graduko titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko azken egunerako hori lortzeko baldintzak izatea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

Izangaiek alegatzen badute eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak dituztela, baliokidetasun hori onartzen duen lege edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko dute edo, bestela, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako ziurtagiria aurkeztu.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez egotea.

f) C1 motako ibilgailuak eramateko gidabaimena izatea.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Berriozarko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira (Euskal Herria plaza,1), 8:00etatik 14:00etara, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein baliabideren bidez, 30 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azkeneko kasu horretan, eta eskaerak aurkezteko ezarritako epearen barnean,oac@berriozar.eshelbide elektronikora igorriko da deialdian parte hartzeko eskaera, eta adieraziko da zer erregistrotan aurkeztu den dokumentazio osagarria.

Baldin eskaera aurkezten bada posta bulego batean, aurkeztu beharko da gutun-azal ireki batean, postako langileek eskabideari data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu aurretik.

Eskabideak aurkeztuko dira jarraikiz deialdi honen I. eranskineko ereduari. Eskabidean izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatzen diren baldintza guzti-guztiak hautapen-prozesuan parte hartzeko. Berriozarko Udalaren erregistro orokorrean eskuratuko da eskabidearen eredua; bestela, Interneten, www.berriozar.es helbidean.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitezkoak zuzendu daitezke ofizioz edo interesdunak eskaturik, noiznahi ere.

3.2. Eskaerari erantsi beharreko dokumentazioa.

Eskabideari, behar bezala bete ondotik, agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

b) 2.1. oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren jatorrizkoa edo fotokopia.

c) Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 10,00 euro ordaindu izanaren ordainagiria (diru-sarrera egiteko kontua: La Caixako ES84 2100 5184 5422 0009 8217). Diru-sarreran adieraziko dira “Obretako langileen probak” eta, ondoren, izangaiaren NANa. Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Azterketa eskubideetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (23. ordenantza) ezarritakoarekin bat, honako hauek tasak ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

–%33ko edo handik gorako desgaitasun maila aitortua dutenak.

–Deialdia argitaratzen den egunerako, lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramatenak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izatea, hilabetero.

Lan-eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

Behar den tasa ez ordaintzea nahikoa arrazoi izanen da izangaia hautapen-prozesutik baztertzeko.

Ez da azterketa eskubideen itzulketarik izanen baldin izangaia baztertzen bada interesdunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, esaterako beharkizunak ez betetzeagatik edo deialdian eskatutako agiriak ez aurkezteagatik.

d) Euskaraz jakitea egiaztatzen duen dokumentazioa, merezimendu gisa baloratu dadin.

e) 9. oinarrian xedatutakoa aplikatzeko, eta denborak eta baliabideak egokitzea eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute, agiri hauetako baten kopiaren bidez:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Desgaitasuna duten izangaiek epeak eta moduak egokitzeko eskatzen ahalko dute ariketak egiterakoan, hala behar izanez gero. Kasu horietan eskaeran, beste orrialde batean, adierazi beharko dute zer nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Berriozarko Udaleko alkateak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta haiek ebatzi ondoan, Berriozarko Udaleko alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

1.–Mahaiburua: Raúl Maiza González, Berriozarko Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: M.ª Carmen Nadales, Berriozarko Udaleko lehen alkateordea.

2.–Epaimahaikide-idazkaria: Natalia Rodríguez Aguado, Berriozarko Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: Bidane Zabalza Alonso, Berriozarko Udaleko Giza Baliabideen kudeatzailea.

3.–Mahaikidea: Ricardo Pascual Uztarroz, udal arkitektoa.

–Ordezkoa: udalen bateko zerbitzu anitzetako arduradun bat.

4.–Mahaikidea: Roberto Pascal Garcés, Orkoiengo Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna.

–Ordezkoa: udalen bateko zerbitzu anitzetako arduradun bat.

5.–Mahaikidea: Patxi Pitillas Martínez, Berriozarko Udaleko sindikatu-ordezkaritzak izendatua.

–Ordezkoa: Berriozarko Udaleko sindikatu-ordezkaritzak izendatutako pertsona.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Epaimahaia modu baliodunean eratzeko eta kide anitzeko organoa jarduteko, beharrezkoa izanen da bertan izatea hura osatzen duten kideen gehiengo osoa.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo deitzaileari horren berri emanen diote, baldin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduari buruz sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Kalifikazio epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza eska dezake proba baterako edo guztietarako. Aholkulari horien laguntza norberaren espezialitate teknikora mugatuko da.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.1. Lehiaketaldia.

Izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, ondotik heldu den baremoaren arabera baloratu ere. Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu behar dituzte izangaiek, hautaprobetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko.

Izangaiek alegatu eta frogatzen dituzten merezimenduak honako baremo honen arabera kalifikatu eta puntuatuko dira:

a) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 2,00 puntu.

b) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 3,00 puntu.

c) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 4,00 puntu.

d) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B2 (hitz egiteko) eta B1 (idazteko) mailei edo horiek baino goragokoei dagokien ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 5,00 puntu.

Titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkeztuz gero, epaimahaiak maila gorena duena baizik ez du baloratuko.

Euskararen jakite maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezartzeko, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 210/2010 Ebazpena.

Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak.

Euskararen ezagutza agiri bidez frogatu ez dutenei, eta eskaeran horrela eskatu dutenei, dei eginen zaie proba egin dezaten, hizkuntza maila frogatzeko. Proba hori eginen da oposizioaldiko proba guztiak gainditu ondoren, eta gainditzen dituztenek soilik eginen dute, merezimendu horri dagokion puntuazioa emateko aurreko paragrafoko baremoaren arabera.

6.2. Oposizioaldia.

Oposizioaldia 2021eko urtarrilean hasiko da, gutxi gorabehera. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko da lehen ariketa egiteko tokia eta eguna, eta hasteko ordua.

Hautapenaldiko proba bakoitzaren kalifikazioa emandakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta bost eguneko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkezteko. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira eta horiek ere iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratuko; kasuen arabera, proba gainditu duten izangaiak eta baztertuak azalduko dira, baita hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

Hautapen-prozesua hiru proben bidez eginen da. Bat teorikoa izanen da, beste bat praktikoa, eta beste bat psikoteknikoa. Denak baztergarriak izanen dira. Proba hauen puntuazioa, gehienez ere, 95 puntukoa izanen da.

6.2.1. Proba teorikoa: deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendari buruzko 70 galdera erantzun beharko dira, 90 minutuan gehienez. Galdera bakoitzak hiru edo lau erantzun izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da egokia. 35 puntu eskuratu daitezke, gehienez, eta erantzun oker bakoitzeko 0,17 puntu kenduko da. Bazterturik geldituko dira proban 17,50 puntu, gutxienez, lortzen ez duten izangaiak, hau da, gehieneko puntuazioaren erdia.

Proba hau egiteko ezin da inolako testurik kontsultatu, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik erabili ere, bolaluma urdina edo beltza ez bada.

6.2.2. Proba praktikoa: obra makinak erabiltzeko proba praktiko bat edo batzuk eginen dira, bai eta epaimahaiak lanpostuaren eginkizunekin lotuta zehaztu beharreko beste proba batzuk ere. Gehienez 40 puntuko balioa emanen zaio. Bazterturik geldituko dira proban 20 puntu, gutxienez, lortzen ez duten izangaiak, hau da, gehieneko puntuazioaren erdia.

6.2.3. Proba psikoteknikoak: zenbait proba eginen dira, izangaiak lanpostuaren soslai profesionalaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren zehazteko. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak edo horrek izendatzen dituen langileek eginen dituzte proba horiek. Balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat. Proba psikoteknikoa 0tik 20 puntura bitarte kalifikatuko da, eta gutxienez ere 10 puntu lortzen dituztenek gaindituko dute.

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena izan beharko dute aldean. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez haien nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.

7.–Agiriak aurkeztea.

7.1. 30 egun naturaleko epea emanen da proposatutako izangaiak, izendatu aurretik, honako agiri hauek aurkez diezazkion Berriozarko Udalari:

a) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalak edo, hala badagokio, behar bezala egiaztatutako kanpoko erakunde batek egindako txostena, frogatzen duena ez duela lanpostuaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik.

Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

b) Zinpeko edo zinezko deklarazio bat, adierazteko pertsona ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiria aurkeztu beharko dute, beren estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko.

c) Zin egin edo hitzematea errespetatuko duela Nafarroako Foru Eraentza, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

d) Europar Batasunetik kanpokoko herrialderen bateko bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.

e) C1 kategoriako gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

7.2. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, beren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

7.3. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, baja beteko da prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin, eta horrekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Izendapena.

Eskatutako agiriak aurkeztu ondoan, Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiaren bidez, Obra alorreko zerbitzu anitzetako peoi izendatuko da oposizioa gainditzen duen izangaia, lortutako azken puntuazioaren ordenaren arabera.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.2. Lanpostuaz jabetzea.

Izangaiak izendapenean zehazten den egunean jabetu beharko du lanpostuaz.

Ezarritako egunean lanpostua hartzen ez dutenek Berriozarko Udalean sartzeko eskubide guztiak galduko dituzte, ezinbesteko kasuetan izan ezik. Hala bada, 7.3 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede den lanposturako izendatua izan ondoren, Udalean sartu eta funtzionario bihurtzen den izangaiak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio araubide horren babesean, salbu jadanik afiliaturik badago edo Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako beste araubide batean izena emana bada; orduan, eta izendatu aitzin, babes araubide horretan segitzea aukeratu dezake edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.

Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, data horretan beste administrazio publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 7.3 apartatuak agintzen duen moduan beteko da.

9.–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira, hautapen-prozesuan parte hartu ondotik lanpostua lortu ez duten izangaiekin:

a) Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Lehen ariketan probaren gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaien zerrenda.

9.2. Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen zerrenda eta Berriozarko Udalean kontratatua izateko izangaien zerrenda.

Hautapen probako epaimahaiak espedientea igorri ondoren, Berriozarko Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du eta bertan onetsiko lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda eta lehen ariketan probaren gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaien zerrenda.

Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren hurrenkera: oposizioa gainditu bai, baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, lehenbiziko ariketan lortutako puntuazioaren arabera. Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den bezala frogatu beharko dituzte.

Izangaiei aldi baterako kontrataziorako deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b artikulua eta hurrengoak, eta Berriozarko Udalak onetsitako kudeaketako arau indardunak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko 2. oinarrian eskatzen den titulazioaren gaineko baldintzak betetzen direlako ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, jatorrizkoak edo kopia behar bezala konpultsatuak aurkeztuz.

Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan ukatu gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.

Zerrenden indarraldia: sartzeko hurrengo deialdi publikoa egin arte.

9.3. Sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

10.–Errekurtsoak.

10.1. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 112. artikuluan aipatzen diren kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

10.2. Deialdi honen oinarrien kontra edo aplikatzeko egintzen kontra, egintza horiek ez badira epaimahaiak eginak, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatuaren arabera, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Hori guztia, bat etorriz ezarritakoarekin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan.

Berriozarren, 2020ko azaroaren 3an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

I. ERANSKINA

Eskaera (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1.–Nafarroako toki entitateen lege araubidea: udalerriak. Toki erakundeen eskumenak. Antolaketa eta administrazioa.

2.–Berriozarko Udala. Osaera. Kideak hautatzea. Osoko bilkura, Alkatetza eta Gobernu Batzarra. Informazio batzordeak. Udal sozietateak.

3.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Langile motak. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Ordainsariak. Eskubideak eta betebeharrak. Diziplina araubidea.

4.–Soldadura. Kontzeptu orokorrak eta oinarrizko eragiketak.

5.–Igeltserotza, kontzeptu orokorrak; materialak; erremintak; zolatzeak; alikatatzeak; kofratzeak; murruak egitea; hiri-altzariak eta eraikinak pintatzea; hiri-altzarien eta eraikinen mantentze-lanak.

6.–Oinarrizko elektrizitatea: elektrikariaren oinarrizko tresnak ezagutu, erabili eta mantentzea (bihurkinak, guraizeak, aliketak eta abar). Eraikinetako banaketa koadroak (potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak, diferentzialak). Hots egiteko zirkuituak (pultsadoreak, txirrinak). Oinarrizko argi-zirkuituak (etengailuak, kommutadoreak, entxufe oinak, lurreko hargunearekin zein gabe, lanparak). Argi fluoreszenteko zirkuituak (pitzarazgailuak, erreaktantziak, lanpara fluoreszenteak). Zirkuitu bereziak (alarmak, larrialdiko argiak). Segurtasun neurriak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta.

7.–Herriko argien instalazioak. Aginte zentroak, babesak eta kontrol tresnak. Argien euskarrien banaketa. Kanpoan jartzen diren argiak: motak eta ezaugarriak.

8.–Ezagupenak izatea arlo hauetan: kudeaketa energetikoa, kontsumo energetikoen neurketa, datu bilketa, energia aurrezpenen kalkulua, hobekuntzen planteamendua, ingurumen irizpideak erabiltzea ekipo eta instalazioen erosketan.

9.–Iturgintza eta berokuntza instalazioen gaineko mantentze-lanak: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, erradiadoreak betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai nagusiak.

10.–Matxura eta konponketa ohikoenak igeltserotzan, iturgintzan, pinturan, elektrizitatean, sarrailagintzan, zurgintzan eta lorezaintzan.

11.–Mekanika. Udal makineria, ibilgailuak, lanabesak eta tresnak maneiatu, mantendu eta konpontzea. Biltegiko kontrola.

12.–Ureztatzeko instalazioak. Ureztatze sareetako mantentze-lanak.

13.–Zurgintzako oinarrizko erremintak ezagutu, erabili eta mantentzea (mailuak, zerrak, trintxak, daratulu elektrikoa eta beste batzuk, hala nola lixak, kolak...). Zurgintzako oinarrizko lanak: ate-leihoak doitzea, sarrailak eta bonbinak. Pertsianak: motak, mantentze-lanak eta konponketa. Segurtasun arauak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta.

14.–Lorezaintzako eta mendiko lanetako oinarrizko produktuak eta tresnak ezagutzea, erabiltzea eta mantentzea (sasi-garbitzeko makina, belarra moztekoa, aizkora, motozerra...). Kale eta plazak garbitzea eta berdeguneak ureztatzea.

15.–Garbiketako eta pinturako produktuak eta tresnak ezagutzea, erabiltzea eta mantentzea, baita hondakinak kudeatzea ere.

16.–Laneko arriskuen prebentzioa, arau-esparrua: Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea. Eskubideak eta eginbeharrak. Segurtasun-baldintzekin eta laneko ingurumenarekin lotzen diren arriskuak. Arriskuak kontrolatzeko oinarrizko sistemak: taldekako babesak eta norbera babesteko ekipamenduak.

17.–Bide segurtasuna: lehen sorospenak. Metalezko aldamioak, igogailu-eskailerak eta igogailu-plataformak modu seguruan erabiltzea.

18.–Komunikazio ireki eraginkorra. Entzute aktiboa. Feedbacka.

19.–Gatazken kudeaketa, prebentzioa, bitartekaritza gatazkan, jarrerak.

20.–Berriozar: Udala: Udalaren antolaketa eta eskumenak. Biztanleria eta geografia. Udaleko kale, auzo eta bideak. Zerbitzu publikoak. Instalazio eta ekipamendu publikoak.

Iragarkiaren kodea: L2013416