271. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDABIA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko

Alkatetzaren 2020ko urriaren 16ko Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat onetsi da bete daitezen, oposizio bidez, enplegatu izateko bi lanpostu, 2019ko Lan Eskaintza Publikoan ezarritakoaren arabera (2019ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 14koa). Horrenbestez, bat etorriz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin, zeinera 36. artikuluak igortzen baitu, honako oinarri hauek argitaratzen dira (aipatutako foru dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua):

OINARRIAK

1. oinarria.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea, txanda irekian, zerbitzu anitzetako enplegatu (obrak eta zerbitzuak) izateko plantilla organikoko bi lanpostu huts, horietako bat Landan eta Lorezaintzan espezializatua. Bi lanpostuak dira lan-araubide finkoan, lanaldi osokoak eta Mendabiako Udalaren plantillan sartzeko.

Aipatu lanpostuak Mendabiako Udalaren 2019ko Lan Eskaintza Publikoan azaltzen dira (2019ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 14koa) eta lanpostuak erretiroengatiko ordezte prozesuaren parte dira, 2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluan ezarritakoaren arabera.

1.2. Ordainsariak D mailari dagozkion oinarrizkoak izanen dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan (uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta indarra duen araudian zehaztutako moduan, eta Udalaren plantilla organikoan une bakoitzean ezartzen diren osagarriak jasoko ditu.

1.3. Bi hilabeteko probaldia izanen da, eta bitarte horretan Udalak kontratua deuseztatzen edo desegiten ahalko du, iruditzen bazaio lanpostuaren zereginak ez direla berak nahi bezala bete.

1.4. Hautaprobak gainditurik deialdi honetako lanposturako aukeratzen diren izangaiak Gizarte Segurantzaren Sistema Orokorreko kide eginen dira, eta hartan inskribatuko.

1.5. Lanaldi osoko lanpostua izanen da. Lanaldiaren araubidea eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira; organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.

1.6. Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduari buruzko ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42. b) artikuluan ezarritakoarekin bat, hautaproben emaitzak erabiliko dira, orobat, aldi baterako kontratazioetarako izangaien bi zerrenda osatzeko, bata zerbitzu anitzetako enplegatu lanposturako (ezpezialitaterik gabea) eta bestea Landa-Lorezaintza espezialitateko lanposturako, Mendabiako Udalean sortzen diren beharrei erantzuna eman behar zaienerako.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda horiek lehentasuna izanen dute zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuak aldi baterako kontratatzeko eratzen den edozein zerrendaren gainetik; beraz, dauden zerrendek izaera subsidiarioa izanen dute deialdi honen ondorioz eratzen diren zerrendei dagokienez, eta bi zerrendek gehienez lau urteko indarraldia izanen dute, horiek onesteko ebazpena ematen denetik aurrera.

Deialdi honetako apartatu honen bidez egiten diren aldi baterako kontratazioetarako ere bi hilabeteko probaldia ezarri da, eta epe horretan edozein aldek deuseztatzen ahalko du kontratua.

1.7.A) Adibide gisa eta bestelakoak baztertu gabe, honako hauek izanen dira, besteak beste, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostuen (eskainitako bi lanpostuen) funtzio komunak:

–Zerbitzu anitzak, instalazio eta obretako mantentze lan orokorren lantaldearen jarduerekin lotutakoak, eta halakoen jarraipena egitea, egokiak izan daitezen haien funtzionamendua, kontserbazioa eta mantentzea.

–Udal bulego, instalazio eta biltegietako igeltserotza lanak, oro har, eta horien mantentze-lanak; pintura lanak ere bai.

–Mekanika.–Zerbitzuak berezko dituen udalaren makinak, erremintak eta lanabesak erabiltzea, mantentzea, ikuskatzea eta konpontzea (area, atoiak, sasi-garbitzeko makina, etab.). Biltegiko kontrola.

–Hiri altzariak paratzea eta haiei dagozkien mantentze lanak egitea: zutoinak, seinaleak, kale-argiak, bankuak, iturriak eta abar.

–Altzariak eta gauzak lekualdatzea eta paratzea. Jai eta ekitaldi publikoetan, muntatzea eta desmuntatzea agertokiak, hesiak eta gainerakoak.

–Ibilgailuak gidatzea eta makineria erabiltzea (hondeamakina, traktorea, jasogailua eta abar).

–Udalaren azpiegitura eta egoitzetan mantentze eta konpontze lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, soldadura, zurgintza, mekanika, garbiketa, zangak ireki eta ixtea.

–Eskatzen zaizkion instalazio berriak eta hobekuntzako jarduketak egitea, baldin bere mailakoak badira, eta lanean erabiltzen diren ibilgailuak zaintzeko eta mantentzeko oinarrizko lanak egitea.

–Mantentzea landabideak, kaleak, hiri barneko bideak eta mendiak.

–Mantentzea eta kontserbatzea udal igerilekuak.

–Eskatzen zaion bide garbiketa egitea, Mendabiako Udalak dauzkan baliabideak erabiliz horretarako.

–Mendabiako Udalak programatzen dituen jaietarako eta kultur ekitaldietarako prestakuntzan eta garbiketan laguntzea, baita Mendabiako Udalak laguntzen edo babesten dituen ekitaldietan ere.

–Udalaren hilerria mantentzea eta garbitzea, eta ehorzketak egitea.

–Garbigunean arreta ematea.

–Udaleko beste zerbitzu batzuei laguntzea, hala eskatzen zaionean, eta kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.

1.7.B) Halaber, eskaintzen diren bi zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostuen eginkizun izanen dira honako eginkizun orokor hauek:

–Segurtasun eta higiene arauak betetzea, behar bezala baliatuz lan bakoitzean erabiltzen diren babes-ekipamendu (NBE) egokiak.

–Udal azpiegitura, lokal eta ekipamenduetan atzemandako gabezia, matxura eta akatsen berri ematea zerbitzu anitzetako arduradunari hala behar denean, eta zerbitzuen hobekuntza bultzatzea eta horretan laguntzea, ekintza eta aldaketa lagungarriak proposatuz hobekuntza horretarako.

–Ezagutzea eta aplikatzea lanerako ezarritako arauak, prozedurak eta zehaztapen guztiak.

–Kasuren batean behar izanez gero, egoerara egokitzea, lanorduekin malgutasunez jokatuz, ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak betetzeko.

–Udalaren ordenantzak betetzen ote diren kontrolatu eta begiratzea, eta hirigintza eta ingurumen gaietan ikuskatzea, begiratuta ea jasotzen eta betetzen ote den araudia lizentzia eta obrei, eremu publikoaren okupazioari, isurketei eta abarri buruz.

–Bide eta eremu publikoak egoera onean ote dauden begiratzea, baita udal eraikinak ere, eta haien mantentze-lan eta/edo hobekuntzarako proposamenak egitea; barnean dira lanak gauzatzea eta laguntza-lanak egitea goragoko mailetan.

–Edozein eratako udal zerbitzuak ematea, eta hala Alkatetzak nola organo eskuordetuek haren esku uzten duten beste edozein zeregin; guztiak ere bere eskumen, maila eta kategoriaren barnean.

1.7.C) Landa-Lorezaintza espezialitateko lanposturako, hauek dira orientagarriak diren eta baztertzaileak ez diren eginkizun espezifikoak:

–Hiriguneko berdeguneetako mantentze-lanak (belardiak, zuhaixkak, landareak, zuhaitzak, lore-konponketak eta ureztatze-sistemak), baita udal-makaldiak ere. Oro har, kale eta plazetako lorategi eta zuhaitzetan aritzea, eta beraz erein, landatu, ureztatu, inausi, lurra lantzea, ongarritzea eta tratamendu fitosanitarioak egitea, eta parke eta lorategietako mantentze-lanen esparruko beste batzuk. Sastrakaz garbitzea, lurra prestatzea, jorratzea, berrereitea eta behar diren gainerako lanak. Zeregin horiek dakarte honako hauek erabiltzea: eskuzko erremintak, makineria astuna, inauskailuak, sasi-garbitzeko makinak, garaierako inausketarako eskailerak, goragailuak, eta lorategietako eta zuhaitzen mantentze-lanetarako erremintak eta makinak.

–Udal-makaldiak altueran eta plataforma jasotzailearekin inausteaz arduratuko da.

1.8. Bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluarekin, izangaiei jakinaraziko zaie edozein gorabehera, egintza edo errekurtso, loturik dagoena deialdi honekin, oinarriekin edo betearazteko ematen diren egintzekin, eta, horretarako, argitaratuko da Mendabiako Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian (www.mendavia.es).

2. oinarria.–Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek bete beharko dituzte honako betebehar hauek:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bereizita ez badaude. Era berean, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin legez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, gutxienez titulu hauetako bat izatea: DBHko Graduatuaren titulua, Eskola Graduatuaren titulua, Erdi Mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokide bat; edo, bestela, titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioa frogatzen duen agiria eduki beharko da.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea bereizia administrazio publikoren baten zerbitzutik.

f) B mailako gidabaimena izatea, indarrean.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen-prozesuak eta kontratazioak iraun bitartean ere bete beharko dira.

2.2. Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta lanpostuaren jabetza hartu arte. Aldi baterako kontratuen kasuan, orobat, kontratua izapidetzen den unean bete beharko dira.

3. oinarria.–Eskabideak eta horiek aurkezteko epea.

3.1. Deialdian parte hartzeko, eskabidea (Mendabiako Udalari zuzendua) aurkeztu beharko da Mendabiako Udaleko erregistro orokorrean (Udaletxeko plaza, 1, 31587 Mendabia), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein erregistro eta bulegotan, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio.

Baldin eskabidea aurkezten bada posta bulego batean, aurkeztu beharko da gutun-azal ireki batean, postako langileek eskabideari data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu aurretik.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskabideari (deialdi honetan argitaratzen den ereduaren araberakoa betiere) honako agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

b) Bigarren oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia.

c) B motako gidabaimena duela egiaztatzen duen kopia.

d) Espedientea formalizatzeagatiko tasak ordaindu izanaren egiaztagiria. Tasak bankuko diru-sarrera bidez ordainduko dira, eta ez dira udal bulegoetan ordainduko (ikus 4. oinarria).

Dokumentu horiez gain, minusbaliotasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, aurkeztu beharko dute minusbaliotasuna eta desgaitasun maila frogatzeko agiria ere, organo eskudunak emana. Une horretan aurkezten ez dutenei ez zaie kontuan hartuko deiak egiterakoan. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eska ditzakete, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, adierazi beharko dute zer minusbaliotasun duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

4. oinarria.–Tasak.

Eskabidearekin batera, 15,00 euroko tasa ordaindu beharko da espedientea formalizatzeagatik eta azterketa eskubideengatik, Nafarroako Rural Kutxako ES97 3008 0022 0507 0123 3827 kontuan diru-sarrera eginez. Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Ordaindu beharreko tasa doakoa izanen da langabezian egonik inolako prestaziorik kobratu gabe daudenentzat, hori agirien bidez justifikatzen badute (langabe-txartel zigilatua eta indarrean, eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren langabe-prestaziorik kobratzen ari ez delako ziurtagiria) deialdi bakoitzean aurkeztu beharreko gainerako agiriekin batera.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Udaleko alkateak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko. Izangai bazterturik ez bada, alkateak zuzenean onesten ahalko du izangai onartuen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunetik aurrera, eta hurrengo hamar egun balioduneko epearen barnean, baztertutako izangaiek aukera izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

5.2. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoan, Udaleko alkateak onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko, adierazita deialdiko hautaprobak egiteko eguna, ordua eta tokia.

5.3. Behin hautaprobak hasita, gainerako probak egiteko hurrengo iragarkiak Udalaren iragarki-taulan eta www.mendavia.es Udalaren web-orrian argitaratuko dira.

5.4. Proben kalifikazioa egin ondotik, epaimahaiak paratuko du probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio ordenaren araberakoa, Udalaren iragarki-taulan, www.mendavia.es Udalaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

6. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Honako kide hauek osatuko dute epaimahaia; alabaina, izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehazten ahalko da behin betiko osaera:

Epaimahaiburua: Mendabiako Udaleko alkatea, María Josefa Verano Elvira.

–Mahaiburuaren ordezkoa: Mendabiako Udaleko bigarren alkateordea, Blas Verano Salcedo.

Lehen epaimahaikidea: Jurramendiko Mankomunitateko Zerbitzu Juridikoetako zuzendaria, Fernando Remírez Gorría.

–Lehen mahaikidearen ordezkoa: Jurramendiko Mankomunitateko mantentze-lanetako teknikaria, industria ingeniaria, Francisco Javier Zúñiga Lacruz.

Bigarren mahaikidea: Zerbitzu anitzetako arduraduna, María Jose Cobo Piña.

–Bigarren mahaikidearen ordezkoa: Zerbitzu anitzetako alorrari atxikitako zerbitzu anitzetako enplegatua eta langileen ordezkaria, Ramón Caspe Sainz.

Hirugarren mahaikidea: Udalaren arkitekto tekniko eta aholkularia, Víctor Ibarrola Ramírez.

–Hirugarren mahaikidearen ordezkoa: Mendabiako Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide-idazkaria: Mendabiako Udaleko idazkaria.

–Mahaikide-idazkariaren ordezkoa: Mendabiako Udaleko kontu-hartzailea.

6.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, epaimahaikideek berek uko egiteko edo haiek errekusatzeko legez ezarritako arrazoiengatik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da aldaketa hori.

6.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak. Berdinketa gertatuz gero, epaimahaiko buruak kalitateko botoa erabiltzen ahalko du.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7. oinarria.–Hautapen prozesuaren nondik norakoa eta balorazioa.

7.1. Oposizioaldia.

7.1.1. Oposizioaldian, gehienez ere 100 puntu emanen dira, eta jarraian ageri diren probak egin beharko dira; lehenengo biak (proba teorikoa eta proba praktikoak) baztertzaileak izanen dira:

7.1.1.1. Lehen ariketa: Proba teorikoa.

Deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendan jasotako gaiei buruzkoa, gehienez ere ordubeteko epean idatziz erantzunen zaio hiru erantzun aukera dituen galde-sorta bati, eta horietako bakarra izanen da baliozkoa.

Proba gehienez ere 35 punturekin baloratuko da, eta galdera bakoitzaren balioaren erdia kenduko da okerreko erantzun bakoitzeko. Proba gainditzeko, ezarritako gehieneko puntuazioaren %50 lortu behar da gutxienez (17,50 puntu). 17,50 puntu lortzen ez dituztenek ezin izanen dute hurrengo proba egin, eta baztertu egingo dira.

Proba hau egiteko ez da inolako testurik kontsultatu ahalko, ezta kalkulagailurik, telefono mugikorrik edo bestelako materialik ere, bolaluma urdina edo beltza ez bada.

Proba teorikoak desberdinak izanen dira eskainitako lanpostu bakoitzerako. Epaimahaiak erabakitzen ahalko du proba teorikoak bata bestearen atzetik egitea, egun berean.

Epaimahaiak izangaien zerrenda eta lortutako kalifikazioak jendaurrean jarriko ditu, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, baita hurrengo ariketa noiz eta non eginen den ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

Bi lanpostuetarako, bigarren probarako deia eginen zaie, lehenbiziko proba gaindituta, horretan puntuaziorik handiena lortu duten 30 pertsonei. 30. izangaiak eta hurrengoek nota bera badute, horiek guztiek egiten ahalko dute bigarren proba.

7.1.1.2. Bigarren ariketa: Proba praktikoak.

II. eranskineko gaiekin lotuta, proba praktiko batzuk egin beharko dira proba praktiko honetan. Proba praktikoak desberdinak izanen dira eskainitako lanpostu bakoitzerako.

Epaimahaiak zehaztuko du ariketa horretako probak egun bakarrean edo gehiagotan eginen diren, bai eta zenbat denbora iraunen duten ere, haien edukiaren arabera.

Ariketak egin bitartean, epaimahaiko kideek nahiz teknikari aholkulariek izangaiak egiten ari diren lanari buruzko galderak egiten ahalko dituzte, eta horiek ere azken puntuaziorako ebaluatuko dira, egindako lanaren kalitatearekin edo bukatzeko behar izan duten denborarekin batera.

Proba hau baloratzeko, aurreko paragrafoan ezarritakoaz gain, beste kontu batzuk ere aintzat hartuko dira, hala nola sortutako hondakinen tratamendua, garbitasuna eta materialak erabiltzean izaten den ordena eta txukuntasuna, bai eta norberak, “motu propio”, laneko arriskuen prebentziorako neurriak hartzea ere.

Probaren ezaugarrien arabera, epaimahaiak zuzenean deskalifikatzen ahal ditu, eta proba egiten jarraitzea galarazi, ariketa laneko arriskuetatik babesteko gutxieneko neurriak hartu gabe hasten dutenak, beren osotasun fisikoa edo ariketa unean bertan dauden gainerakoena arriskuan jartzen dela eta.

Ariketaren garapena izangai kopuruaren arabera programatuko da.

Ariketa honetan gehienez ere 45 puntu lortzen ahalko dira, eta ariketa bakoitzaren balorazio proportzionala eginen da (ariketa bakoitza baztertzailea izanen da), alegia, 45 puntu horien eta egin beharreko proba kopuruaren zatidura izanen da. Bazterturik geldituko dira proba bakoitzaren puntuazioaren erdia gutxienez eskuratzen ez duten izangaiak.

7.1.1.3. Hirugarren ariketa: nortasuna ebaluatzea.

Proba psikoteknikoak egin beharko dira, lanposturako zehazturiko ezaugarri profesiografikoaren eskakizunei izangaiak noraino egokitzen zaizkien neurtu beharrez.

Proba hauek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuko Atalak edo erakunde horrek izendatzen dituen langileek eginen dituzte, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

Proba psikoteknikoei gehienez 15 puntu emanen zaizkie, eta ez dira baztertzaileak izanen.

7.1.1.4. Laugarren proba: elkarrizketa pertsonala.

Elkarrizketa epaimahaikoekin. Aurreko bi ariketak gainditu dituztenei elkarrizketa eginen zaie. Ez da baztertzailea izanen eta lanposturako eginkizunekin zerikusia duten aferei buruz eta izangaiek lan hori betetzeko dituzten gaitasunei buruz izanen da. 5 puntu emanen dira gehienez ere, eta eskainitako bi lanpostuetarako eginen dira.

7.2. Probetarako dei bakarra eginen da. Parte-hartzaileek aldean eraman beharko dute Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Automatikoki baztertuta geldituko dira agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak edo bertaratzen ez direnak.

7.3. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak jarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.4. Oposizioaldiko proba bakoitza zuzendu eta gero, izangaien emaitzak argitaratuko dira Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta hiru egun naturaleko epea irekiko da alegazioak aurkeztu ahal izateko. Alegaziorik aurkeztuz gero, epaimahaiak ebatziko ditu, eta ondoren, eta bitarteko berberak erabilita, behin betiko emaitzak argitaratuko ditu. Alegaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko emaitzak behin betikotzat joko dira.

8. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, lanpostu hutsen aukeraketa eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

8.1. Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1.1. Behin proben kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak argitara emanen du, Mendabiako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eskainitako lanpostu bakoitzean probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta zerrenda alkateari igorriko dio onets dezan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.

Zerrenda horiekin batera, 1.6 oinarrian aipatzen diren zerrendak eratuko dira, zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuan egiten ahal diren aldi baterako kontratazioetarako.

8.1.2. Azkeneko emaitzan berdinketarik izanez gero, bigarren ariketan, osotasunean, puntu gehien lortzen dutenek izanen dute lehentasuna. Berdinketak bere horretan jarraituz gero, lehen ariketan puntuazio altuagoa erdiesten duenaren alde jokatuko da. Hala eta guztiz ere, berdinketak bere horretan jarraituz gero, hirugarren ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde eginen da; eta, hala ere berdinketa izanez gero, izangai zaharrenaren alde.

8.1.3. Epaimahaiak puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio Udaleko Alkatetzari. Loteslea izanen da. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.1.4. Kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Mendabiako Udalaren Erregistro Orokorraren bidez:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren 2.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinaren fotokopia konpultsatua, salbu eta aurretik aurkeztu bada. Orobat, B motako gidabaimena duela egiaztatzen duen agiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko da.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeenik.

d) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

e) Zin egin edo hitzematea errespetatuko duela Nafarroako Foru Eraentza, men egingo diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, aurkeztu beharko dute frogagiri bat esaten duena desgaitasuna bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

8.1.5. Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten, edo lanposturako gai ez bada, ezin izanen da izendatu, eta hutsunea beteko da probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin (8.1.1 apartatuan aipatutako zerrenda), eta aurreko apartatuetan ezarri bezala jokatuko da.

8.1.6. Landa-Lorentzaintza espezialitateko lanposturako izendatzen denak honako titulu hauek lortzeko probaldia izanen du (izendapenetik bi hilabete): orga jasotzaileen operadorearen txartela eta produktu fitosanitarioen manipulatzailearen txartela. Berari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik titulu horietakoren bat lortzen ez bada, Udalak lan-kontratua deuseztatzen ahalko du, inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe, eta lan-kontratu finkorako izendatzeko eskubide oro galduko du eta Landa-Lorentzaintzako proba espezifikoetan azken puntuaziorik onena lortu duen hurrengoa izendatuko da lanpostu horretan, hori guztia ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren (Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua) 33. artikuluaren arabera.

8.2. Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda.

8.2.1. Probak gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaiei dei egiten ahalko zaie, puntuazio hurrenkerari jarraikiz, Mendabiako Udalean dagokion zerbitzuan sortzen diren beharren arabera, deialdi honen oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraikiz.

Probak gainditzen dituztenen zerrenda agortzen bada, eta beste zerrenda bat egiteko probetarako deialdia egin arte, proba teorikoa gainditu dutenei egiten ahal zaie dei, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

8.2.2. Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera eginen zaie dei izangaiei, oinarri hauetan berariaz ezarri ez denari dagokionez.

Deitutako izangaiak kontratua sinatu beharko du (beste epe bat ezarri ezean) abisua eman eta bost eguneko epean (edo beranduenez 15 egunekoan, une horretan duen lanpostuan aurreabisua eman behar badu); eskatutako agiriak aurkeztu beharko ditu, eta zinpeko aitorpena, horren bidez adierazteko ez dutela baztertu Estatuko, autonomia erkidegoetako, probintzietako, udalerrietako edo toki entitateetako inolako kargu, lanpostu edo eginkizunetatik, eta ez dagoela ezgaitua eginkizun publikoetan aritzeko.

Oinarri honetan zehaztutakoa aipatu epe horien barrenean betetzen ez bada, ezin izanen da kontratazioa egin, eta indarrik gabe geldituko dira ordura arte lorturiko eskubideak.

Halakoetan, zerrendan hurrengo puntuazio handiena duen izangaiari deituko zaio.

8.2.3. Izangaiei lanerako deia egiten zaienean, aintzat hartuko da, orobat, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa, hain zuzen, zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. apartatuan, non arautzen baitira desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeko moduaren xehetasunak Nafarroako Foru Komunitaterako. Egin behar diren zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatzen duten agiriak egiaztatzea Mendabiako Udalari dagokio.

8.2.4. Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen eman beharko dute (harremanetarako beste telefono batzuk ere eman ditzakete), baita helbide elektroniko bat ere. Informazio hori etengabe eguneratua eduki behar dute.

8.2.5. Lanpostu baterako aldi baterako kontratazioa egin behar denean, une horretan zerrendako lehenbiziko lekuan dagoen izangaiari deituko zaio. Izangai bakoitza lokalizatzeko bi saiakera eginen dira telefonoz bi lanegun jarraitutan, eta dei horien frogak jasoko dira; alegia, eguna, ordua eta inguruabarrak. Telefonozko harremana izateko lehenbiziko saiakerarekin batera, mezu elektroniko bat bidaliko da izangaiak emandako helbide elektronikora. Mezu elektroniko hori bidaltzen denetik egun bateko epean erantzunik lortzen ez bada, eta telefonoz hitz egiterik ere ez bada, zerrendako hurrengoari deituko zaio.

Izangai batekin harremanetan jarri eta, kontrataziorako eskaintza bat eginik, izangaiak erantzuten ez badu edo uko egiten badio, zerrendako azkeneko postura igaroko da, salbu frogatzen badu arrazoi justifikatuengatik uko egiteko kasu batean dagoela, 8.2.6. apartatuan xedatutakoarekin bat.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan duen lehentasunari eutsiko dio eta zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.

Izendapena eginda, toki entitate eskatzaileak aldi baterako kontratatuko du proposaturiko izangaia.

Deia eginda kontratu bat onartzen dutenei ez zaie zerrenda bereko beste lanposturik eskainiko kontratua indarrean den bitartean.

8.2.6. Honako hauek onartuko dira eskainitako lanpostua kontratatzeari uko egiteko arrazoi justifikatu gisa eta, beraz, ez dute izangaiaren lehentasun ordena aldatuko aldi baterako kontratazioko izangaien zerrendetan:

a) Aldi baterako ezintasuna.

b) Amatasun edo aitatasun baimena.

c) Hiru urtez azpiko haurra zaintzea, edo hiru urtez azpiko adingabea harrera iraunkorrean edo adoptatua izatea.

d) Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, adina, istripua edo eritasuna dela kausa bere burua ezin gobernatu duena.

e) Norberaren ezkontza edo Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera parekatutako egoera, baldin eskainitako kontratazio administratiboaren hasiera eguna badago hura eratu ondoko edo aurreko hamabost egun naturaleko epearen barnean.

f) Kontratazioren bat indarrean izatea, izan administrazio araubidekoa edo lanekoa.

g) Desgaitasunen bat behar bezala aitortua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren ezaugarri bereziekin.

Aipatu egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izanen dute, errefusatu duten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, agiri bidez eta fede emanez justifikatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

Baldin kontratazio eskaintzari uko egiteko arrazoi justifikatua frogatzen duen dokumentazioa ez bada aurkezten epe barrenean, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

Uko egiteko arrazoi justifikatua dagoenean, idatziz adierazi beharko dute noiz dauden berriz lanerako prest, uko egitea ekarri zuen egoera bukatzen den egunetik hasita. Komunikazio hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

8.2.7. Deia eragiten duen zerrendatik baztertuko dira honako egoera hauetako batean dauden izangaiak:

a) Kontratazio eskaintza onartuta dela, kontratua ez sinatzea 8.2.2. apartatuan ezarritako epean, izangaiari egozten ahal zaion arrazoiagatik.

b) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu horren arrazoia baldin bada beste kontratu bat sinatu dela beste entitate publiko edo pribatu batekin. Agiri bidez eta modu fede-emailean frogatu beharko da hori, ukoaren formalizaziotik 7 egun naturaleko epean. Kasu horretan, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

c) Lanpostua bertan behera uztea.

d) Probaldia ez gainditzea.

e) Urtebeteko epean izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, hark emandako telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez kontratatzeko deiak behin eta berriz eginda ere.

f) Deialdiaren 2. oinarrian ezarritako baldintzak ez egiaztatzea edo horiek egiaztatzeko agiriak ez edukitzea edo galtzea.

8.2.8. Deia jasotzen duten izangaiek aurkeztu beharko dute deialdian eskatutako titulazioaren betebeharrak eta bestelakoak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako betetzen dituztela frogatzeko agiriak, honako hauen fotokopia konpultsatua aurkeztuz: DBHko Graduatuaren titulua, Eskola Graduatuaren titulua, Erdi Mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokide bat, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Gidabaimenaren kasuan, kontratua sinatzen duten egunerako izan beharko dute.

8.2.9. Eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak hautapen prozesutik baztertuko dira, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

8.2.10. Kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartuko dira eta hartan kidetuko; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, behar diren kopuruetan.

9. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Udaleko alkateak deialdi honen aurreko oinarrietan ezarri denaren arabera proposatutako bi izangaiak izendatuko ditu zerbitzu anitzeko enplegatu lanpostuetan aritzeko, eta lanpostu hutsak adjudikatuko ditu.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izangai izendatuek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, izendapena jakinarazten denetik hasita.

Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badute, eskubide guztiak galduko dituzte, eta 8.1.5 apartatuan xedatutakoari jarraituko zaio.

9.3. Izangai izendatua funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia aitortzen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik –indarreko araudian ezarritako kasuetan–, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 8.1.5 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

10. oinarria.–Datu pertsonalen babesa.

2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie:

10.1. Mendabiako Udala da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

10.2. Datuen tratamenduaren xedea da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostuak betetzea.

10.3. Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua, kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa dena; eta DBEOren 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua.

10.4. Datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Entitateen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

10.5. Datuak komunikatuko dira legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege-Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean dela Udalaren web-orrian argitaratzea, oinarri hauekin bat etorriz.

10.6. Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatu, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joaz edo entitatearen www.mendavia.es egoitza elektronikoaren bitartez. Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

11. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta dagozkion oinarrien nahiz deialdia aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Mendabian, 2020ko urriaren 16an.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

I. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda komuna zerbitzu anitzetako enplegatuen bi lanpostuetarako

1. gaia.–Aritmetikako eta geometriako oinarrizko erregelak.

2. gaia.–Idazketako eta ortografiako oinarrizko erregelak.

3. gaia.–Laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauen eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauen oinarrizko ezagutzak. Segurtasuna, makineria eta erremintak erabiltzean.

4. gaia.–Mekanika. Udal makineria, ibilgailuak, lanabesak eta tresnak maneiatu, mantendu eta konpontzea. Biltegiko kontrola.

5. gaia.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze-lanak. Pintura.

6. gaia.–Mendabiako udal ordenantzak: Bide publikoko polizia-ordenantza eta Eremu publikoko txukuntasunaren ordenantza.

7. gaia.–Mendabiako udalerriaren ezagutza: kaleen izenak, bai eta parajeenak eta ibaienak ere; nomenklatura ofiziala eta tradizionala.

Berariazko gai zerrenda zerbitzu anitzetako enplegatu lanposturako (espezialitaterik gabe)

1. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze-makineriaren oinarrizko maneiuarena.

2. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Erremintak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Enkofratuak eta murruak egitea. Obrak zaintzea eta mantentze-lanak. Obra txiki eta ertainetako makineria maneiatzea.

3.–Zurgintzako oinarrizko lanak: ate-leihoak doitzea, sarrailak, bonbinak eta pertsianak.

4. gaia.–Oinarrizko argi-zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.

5. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen mantentze-lanak: tresna sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuituak betetzea eta purgatzea, galdara gelak eta horien osagai bereziak. Instalazio termikoetan eraginkortasun energetikoa hobetzeko sistemak ezagutzea (eguzki-energia termikoa, energia geotermikoa, biomasa).

Berariazko gai zerrenda landa-lorezaintza espezialitateko lanposturako

1. gaia–Laneko arriskuen prebentzioko espezialitateak altueran dauden zuhaitzen lorezaintzako eta inausketako lanetarako.

2. gaia.–Zuhaitzak, zuhaixkak, landare bizikorrak eta urte sasoiko loreak. Espezieak, ezaugarriak, instalazioa, ugalketa, mantentze-lanak eta zainketak. Xerolorezaintza. Lorezaintza ekologikoa.

3. gaia.–Ezagutzea, maneiatzea eta mantentzea lorezaintzako eta mendiko produktuak, makinak eta erremintak (sasi-garbitzeko makina, belarra mozteko makina, heskai-moztekoa, aizkora, motozerra, altueran inausteko plataforma jasotzailea). Fitosanitarioen aplikazioa.

4. gaia.–Arbolen, zuhaixken, landaresien, sasoiko loredun parterren, landare geruzagileen eta erraboilen landaketa. Soropila berriztatzea eta ereitea. Baratze-alorrak eta parterrak prestatzea.

5. gaia.– Kimaketa lanak: zuhaitzen, zuhaixken, heskaien inausketa eta inausketa makaldi produktiboen landaketetan. Inausketaren oinarriak.

6. gaia.–Ureztatze sistemak. Ureztatzeko sareak diseinatzea, instalatzea, mantentzea eta programatzea. Drainatze sistemak.

Iragarkiaren kodea: L2012709