27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2020ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira 2020ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluekin (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2019ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26an.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ikusirik zer dagoen xedaturik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12 eta 64. artikuluetan eta aplikatzekoak diren gainerakoetan;

Mantentzen dira 2018ko ekitaldirako ezarritako zergen karga-tasak eta tasen eta prezio publikoen tarifak (onetsi ziren 2018ko azaroaren 16ko osoko bilkuran, eta argitaratu ziren 2019ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24an).

Hauek dira aldaketa nabarmenenak:

1. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

Behin aldatu ondoren Toki Ogasunei buruzko 1/1995 Foru Legea, 19/2017 Foru Legearen bidez, 2017ko abenduan, ezartzen da 175. artikuluan zehaztutako portzentajeak aplikatuko zaizkiola lurren balioari, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako; beste aldetik, mantentzen dira orain arte finkatutako tasak, hots, %14, %12, %10 eta %8, bost, hamar, hamabost eta hogei urteko aldietarako, hurrenez hurren.

2. Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga.

Hau ere aldatu egin zen 19/2017 Foru Legearen bidez; zerga exijituko da ondoren azaltzen den tarifen koadroaren arabera, zeina arauturik baitago Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 162.1 artikuluaren bidez.

a) Autoak:

–8 zaldi fiskal baino gutxiago: 20,02 euro.

–8 zaldi fiskaletik 12ra bitarte: 56,30 euro.

–12 zaldi fiskal baino gehiago, 16ra bitarte: 120,09 euro.

–16 zaldi fiskal baino gehiago: 150,17 euro.

b) Autobusak:

–21 plaza baino gutxiago: 140,10 euro.

–21 plazatik 50era bitarte: 200,18 euro.

–50 plaza baino gehiago: 250,23 euro.

c) Kamioiak:

–1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 70,13 euro.

–1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 140,10 euro.

–2.999 kg-tik 9.999ra bitarteko karga erabilgarrria: 200,18 euro.

–9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 250,23 euro.

d) Traktoreak:

–16 zaldi fiskal baino gutxiago: 34,39 euro.

–16 zaldi fiskaletik 25era bitarte: 68,76 euro.

–25 zaldi fiskal baino gehiago: 137,36 euro.

e) Atoiak eta erdi atoiak:

–1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 35,10 euro.

–1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 70,13 euro.

–2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 140,10 euro.

f) Bestelako ibilgailuak:

–Ziklomotorrak: 5,04 euro.

–125 cc-ra arteko motozikletak: 7,57 euro.

–125 cc-tik gora, 250 cc-ra arteko motozikletak: 12,55 euro.

–250 cc-tik gora, 500 cc-ra arteko motozikletak: 24,74 euro.

–500 cc-tik gora eta 1.000 cc-ra arteko motozikletak: 49,51 euro.

–1.000 cc-tik gorako motozikletak: 99,01 euro.

3. Herri-lurzatiak aprobetxatzeko kanona, zenbait modalitatetarako.

–Bere horretan utzi da kanona Nafarroako Ubideko X. sektoreko eremu ureztagarri berrietarako, baldin eta lurzatiak ez badu aspertsio bidezko ureztapeneko estaldurarik, hots: 26,16 euro erreguko. Nolanahi ere, estaldura ezarri bezain laster ezarriko da lurzati horietarako zehaztutako kanona, hots: 50 euro erreguko.

Lehorreko lurzatietarako, mahasti eta olibadietarako eta familien baratzeen lurretarako, pixka bat garestitu da aprobetxamendua, 2019ko kanonaren aldean.

Orobat, 50 euro erreguko ezarri da, kanon bateratu gisa, grabitate bidezko ureztatze lurzatietarako eta aspertsio bidezko ureztatze tradizionaleko lurzatietarako. Tantaka ureztatzeko mahastietan, Ganazo parajean, erreguko 36 euroko kanona ezarri da.

Gainerako herri-lurretako aprobetxamenduetarako, men eginen zaio aplikatzekoa den ordenantzari.

Herri-lurren urte anitzeko aprobetxamenduagatiko kanona eguneratuko da kontsumoko prezioen igoeraren (KPI) arabera, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 27. artikuluarekin.

4. Udal igerilekuak eta udal pilotalekua erabiltzeko tasak.

Tarifak:

a) Udal igerilekuak:

–Eguneko sarrera: 5 urtetik 14ra bitartean: 3 euro; helduak: 6 euro; 65 urtetik goitikoak: 3 euro.

–Hamabostaldiko abonamendua erroldatuentzat: 5 urtetik 14ra bitartean: 14 euro; helduak: 35 euro.

–Hamabostaldiko abonamendua erroldatu gabeentzat: 5 urtetik 14ra bitartean: 21 euro; helduak: 40 euro.

–Hilabeteko abonamendua erroldatuentzat: 5 urtetik 14ra bitartean: 18 euro; helduak: 40 euro; 65 urtetik goitikoak: 18 euro.

–Hilabeteko abonamendua erroldatu gabeentzat: 5 urtetik 14ra bitartean: 25 euro; helduak: 50 euro; 65 urtetik goitikoak: 25 euro.

–Denboraldiko abonamendua erroldatuentzat: 5 urtetik 14ra bitartean: 25 euro; helduak: 50 euro; 65 urtetik goitikoak: 25 euro.

–Denboraldiko abonamendua erroldatu gabeentzat: 5 urtetik 14ra bitartean: 30 euro; helduak: 60 euro; 65 urtetik goitikoak: 35 euro.

Desagertzen dira aldizkako 10 eguneko abonamenduak eta 15 egun jarraitukoak; bateratu egiten dira, eta izanen da aldizkako 15 eguneko abonamendua.

Ez dute deskonturik 65 urtetik gorakoen abonamenduek eta aldizkako 10 egunekoek.

65etik gorakoen kategoria izanik ezin da eskuratu 15 egun jarraituko abonamendua.

Badira familia-unitateko deskontuak, hain zuzen ere hauek:

• Familia-unitate bereko 3 kide: %10eko deskontua.

• Familia-unitate bereko 4 kide: %15eko deskontua.

• Familia-unitate bereko 5 kide: %20ko deskontua.

Karga-tasak, ehunekoak edo indizeak zehazteko hartzen diren erabakiak inpugnatzen ahalko dira, bat etorriz xedatu denarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko II. Kapituluko IX. Tituluan.

Ordenantza fiskaletako aldaketa jendaurrean egonen da, foru lege beraren 325. artikuluan ezarritakoa betez.

Murillo el Fruton, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2000987