27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Kirolaren Institutu bihurtu zen Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua, eta haren estatutuak onetsi ziren.

Akats bat atzeman da 2019ko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28koan, argitara eman zen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuan. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Kirolaren Institutu bihurtu zen Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua, eta haren estatutuak onetsi ziren. Horrenbestez, bidezkoa da dagokion zuzenketa egitea:

Estatutuen 23.b) artikulua.

Honako hau dioen tokian:

“b) Kirol Entitateen Erregistroa antolatzea eta kudeatzea, baita etorkizunean sor litezkeen beste erregistro batzuk ere.”

Honako hau behar du:

“b) Nafarroako Kirolaren Erregistroa antolatzea eta kudeatzea, baita etorkizunean sor litezkeen beste erregistro batzuk ere.”

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 16an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2001150