27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

4/2020 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar duela, erakundeak benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko urtarrilaren hogeita bederatzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Lanpostu batzuk sortzen dira plantilla organikoan, ondotik aipatzen direnak; behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko Gastuen Aurrekontuaren I. kapituluan:

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Sarrigurenen duena eta plantilla organikoan 10914 zenbakia duena.

–Administrari laguntzailea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, destinoa Sarrigurenen dutenak eta plantilla organikoan 10915, 10916 eta 10917 zenbakiak dituztenak.

–Zerbitzu orokorretako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Sarrigurenen duena eta plantilla organikoan 10918 zenbakia duena.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 29an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2001539