268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2020ko aurrekontuko 6. aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko irailaren 24ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onetsi zen hasiera batez aurrekontuko 6. aldaketa: kreditu transferentzia, gastu alor desberdinetako aplikazioen artean; hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2020ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 6an. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuan egindako aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Goititzeak, gastuen aplikazioetan:

APLIKAZIOA

AZALPENA

AURRETIAZKO KREDITUAK

APARTEKO KREDITUA

KREDITUAK AZKENIK

1-32610-71000

KAPITAL TRANSF. CASTEJONGO MUSIKA ESKOLARI

0,00

3.500,00

3.500,00

GUZTIRA

25.000,00

-3.500,00

21.500,00

Beheititzeak, gastuen aplikazioetan:

APLIKAZIOA

AZALPENA

AURRETIAZKO KREDITUAK

BEHEITITZEAK

KREDITUAK AZKENIK

1-15330-21000

KALE ETA BIDE PUBL. KONPONK., MANTENTZE-LAN. ETA KONTS.

25.000,00

-3.500,00

21.500,00

GUZTIRA

25.000,00

-3.500,00

21.500,00

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Castejonen, 2020ko azaroaren 2an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2013044