266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Oihan aprobetxamenduaren enkante publikoa

Ultzamako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

1. lotea: 1.663 pago, 216,3 m³ zur eta 2.061,7 m³ enbor txiki/adaburu egiten dutenak.

Kokalekua: Ultzamako Mortua mendia, Loihandi alderdia (73a, 73f, 74a, 74b, 74c, 74d, 131c, 132d y 133c unadak).

Prezioa: 35.021,42 euro, gehi dagokion BEZa (%12).

Mozketa mota: bakantze selektiboa.

Lote honek aprobetxamendu bakarra osatzen du eta adjudikatuko da 35.021,42 euroko hasierako prezioarekin, gehi dagozkion zerga aplikagarriak.

Proposamen ekonomikoak Ultzamako Udalaren bulegoetan aurkeztu behar dira, edo legez ezarritako bideetako bat erabiliz, 2020ko abenduaren 11ko 12:00ak baino lehen, ostirala baita. Horiekin batera frogagiri bat aurkeztu behar da, hasierako prezioaren %2 Udalaren Diruzaintzan ordaindu dela frogatzeko, behin-behineko fidantza gisa ordainduta.

Eskaintza ekonomikoak Ultzamako Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira egun horretan bertan, 2020ko abenduaren 11an, ostiralarekin, 13:00etan.

Sesteorako epea bukatuko da 2020ko abenduaren 17an, ostegunarekin, 13:30ean.

Sesteoa izanez gero, bigarren enkantea 2020ko abenduaren 17an, ostegunarekin, eginen da, 14:30ean, Ultzamako Udalaren osoko bilkuren aretoan.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udalaren Idazkaritzan.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko azaroaren 3an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2013179