266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Azterlanak hastea, erabilerak aldatzeko hiri-antolamenduko plan orokorrean, eta agintzea lizentzien ematea eten dadila. Onespena

2020ko urriaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zen onestea azterlanak has zitezela aztertzeko zein zen oraingo egoera honako erabilera hauei zegokienez: gasolindegiak, diskotekak eta telekomunikazio instalazioak (antenak eta oinarrizko estazioak), bateragarriak direnak oraingo erabilerekin, eta proposatu direnak Tuterako udal-mugarterako. Azterlanek aztertuko dute, orobat, ea aldatu behar diren hirigunean ezartzeko, Tuterako Udal Planaren arabera.

Halaber, erabakitzen da eten dadila obretarako eta irekitzeko lizentzien tramitazioa, jarduera hauetarako: gasolindegiak, diskotekak eta telekomunikazio instalazioak (antenak eta oinarrizko estazioak), hain zuzen ere Tuterako hiri-antolamenduko plan orokorreko IV., V., VI., VII., VIII. eta IX. unitate integratuetan. Etenak urtebete iraunen du gehienez, eta honek ekartzen dituen ondorioak arauturik daude uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70. artikuluan; aipatutako legegintzako foru dekretu horren bidez, onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2020ko urriaren 29an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2012826