266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

2021erako zerga-tasak eta tasak

Udalak, 2020ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, aho batez eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen onestea 2021eko ekitaldian aplikatuko diren zerga-tasak eta tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean adierazitakoarekin bat. Hona hemen:

Lehena: honako zerga-tasa hauek ezartzea 2021erako:

1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,12.

2. Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8.

3. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

4. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Indizea: %1.

5. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. Karga-tasa: %15.

Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Koefiziente horiek izanen dira foru legearen proiektuan ezarritako gehienekoak:

SORTZEALDIA

0,36

20 urte edo hortik gora

0,36

19 urte

0,36

18 urte

0,36

17 urte

0,21

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,11

3 urte

0,13

2 urte

0,13

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

Bigarrena: tasa hauek ezartzea:

–Jarduera sailkatuen eta irekitzeko lizentzien espedienteak tramitatzea: txostenaren kostua.

–Ordezko betearazpena edo egindako zerbitzua: betearazpen-kostuaren %0,5.

–Lehen aldiz okupatzeko lizentzia: 120 euro.

–Ziurtagiriak: 1 euro.

–Fotokopiak: 0,05 (A4) eta 0,10 (A3) eta 0,15 koloretakoak.

–Konpultsak: 0,10/unitatea.

–Aurri-espedienteak: teknikariaren faktura.

–Kontribuzioaren eta beste zerga batzuen ordainagirien kopiak: 0,60 euro unitateko.

–Katastroko orriaren eta lurzatien gaineko zedularen kopia: 1 euro.

–Udal Planaren aldaketa: prentsan argitaratzearen kostua.

–Autobus txartela: 3 euro.

Hirugarrena: erabaki hau indarrean jarriko da 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen.

Laugarrena: erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak Udaleko iragarki-taulan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, administrazio bidean behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Metautenen, 2020ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2012357