266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

2021erako karga-tasak

Gardeko Udalak, 2020ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, Udalbatzak, legez eskatzen den gehiengoaren quoruma zuela, honako erabaki hauek hartu zituen:

–Zergak:

1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa mantentzea: %0,258.

2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa mantentzea: %2,85.

3. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, aplikatzen diren portzentajeak onestea; hain zuzen, honako hauek:

Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea:

0,63

20 urte edo hortik gora

0,28

19 urte

0,56

18 urte

0,43

17 urte

0,29

16 urte

0,16

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,02

3 urte

0,18

2 urte

0,09

Urtebete

0,09

Urtebetetik behera

Ezartzen den zerga-tasa %20 da.

4. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea bere horretan uztea.

5. Erabaki honek 2021eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garden, 2020ko azaroaren 3an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L2013051